Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lanbide Heziketako erretiratuek esperientziaren eta ezagutzaren ekarpena egingo diete ikastetxeei

2016.eko urtarrilak 14
  • Zahar eta Gazte elkartea sortu da, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea
  • Elkarteko kideen eskarmentua oinarri hartuta, Lanbide Heziketako ikastetxe, irakasle eta ikasle ekintzaileekin lanean aritzea dute helburu

Gertutik ezagutu eta bizi izan dute Euskadiko Lanbide Heziketak azken hamarkadetan izan duen aldaketa. Maiz, eraldaketa hori bizkortzen lagundu duten eragile aktiboak izan dira eurak. Lanbide Heziketan bete dituzten irakasle edo zuzendari zereginetatik dagoeneko erretiroa hartuta egonik ere, jakitun dira urteetan hartu duten esperientzia eta ezagutza guztia beharrezko direla oraindik ere ikastetxe horietan, eta emateko asko daukatela. Horregatik, euskal Lanbide Heziketako erretiratu talde batek Zahar eta Gazte elkartea sortu du, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea. Erretiroa hartu ondoren ere Lanbide Heziketako ikastetxeekin nahiz bertako irakasleekin elkarlanean jarraitzea dute helburu, bai eta euren enpresa sortzeko pausoak ematen ari diren ikasle ekintzaileei laguntzea ere. Erreminta ondo egokia dute horretarako: urteetako esperientzia.

Azken finean, profesional horien potentziala baliatu nahi du ekimenak, denbora asko eskatzen ez duten proiektu txikiak aurrera ateratzeko, ikastetxearen, bertako sailen eta sistemara sartu berri diren gazteen lagungarri. Sistematik irteten ari diren langileen eskarmentua baliatu nahi da, atzetik datozenen mesederako.

Esperientzia guneak

Aurkezpenean, Jorge Arevalo sailburuordeak gogorarazi du ondorengo urteetan erretiro asko izango dela Lanbide Heziketako irakasleen artean, “esperientzia handia duten irakasleak, eta gure ekonomiarentzat nahiz enpresentzat funtsezko lana burutzen dutenak. Irtetera doazen kide horien ezagutza ez galtzea da hemen gakoa”. Horregatik, esperientzia-guneak deitu die gisa honetako ekimenei. “Zertara egin dezakegu, profesional horiek duten esperientzia transferitu ahal izan dezaten, edo ezagutza hori ikastetxean utz dezaten, erretiroa hartu ondoren? Horretarako esperientzia-guneak sortuko ditugu”, azaldu du Arevalok. “Espazio horiei esker, erretreta hartuta dauden irakasleek ikastetxeetako proiektuetan parte hartu ahal izango dute, ikasleen ezagutza maila hobetuko duten proiektuetan. Baina batez ere, institutuetara sartzen ari diren irakasle gazteei laguntza emateko aukera izan dezaten”.

Jorge Arevalo pauso garrantzitsutzat hartu du ekien hau “bereziki trebetasun eta gaitasunen alorrean. Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleek beharrezko gaitasun eta trebetasunak har ditzaten esperientzia handia duten irakasleak ditugu”.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren babesa jaso duen ekimen berri hau gaur goizez aurkeztu du Donostian Jorge Arevalo sailburuordeak. Aurkezpenean partaide izan dira elkarteko presidente Jose Mari Larrañaga eta presidenteorde Ina Larrañaga ere.

Zahar eta Gazte elkarterako modukoak dira, esaterako, World Skills lehiaketetan ikasleen entrenatzaile aritu eta erretiroa hartu ondoren ere zeregin horretan jarraitu nahi duen irakaslea; ikastetxean proiektu teknologiko bat garatzen lagun dezakeen irakasle erretiroduna; irakasle gaztearen tutoretza lana egin dezakeen hori; edo UrratsBat programaren bidez bere enpresa sortzen ari den edo dagoeneko sortu duen ikaslearen aholkulari izan nahi duena.

Ekimenaren sortzaile eta bultzatzaileek, egiaz, duela zenbait urte hartu zuten erretiroa. Hala ere, ekinean jarraitu dute, lan egin duten Lanbide Heziketako ikastetxeekin harremanik galdu gabe, eta eskatutako guztietan lanerako prest. Orain, Zahar eta Gazte elkartea sortzeak beharrezko lege-babesa ematen dio euren jardunari, nahiz eta berdin-berdin muxu truk jarraitu.

Zortzi lagunek osatutako zuzendaritza taldea dago Zahar eta Gazte elkartearen arduran, guztiak ere Lanbide Heziketaren arloan hiru hamarkadatik gorako esperientziadunak. Eurak izan dira sortzaile. Dagoeneko Estatutuak ere onartuak dituzte eta ekimenera elkartuko zaizkien kide berrien bila abiatu dira orain. Horregatik, erretiroa hartu duten edo hartzear diren Lanbide Heziketako irakasle nahiz zuzendariei luzatzen diete gonbidapena, elkartera hurbildu daitezen.

Baina Zahar eta Gazte elkarteak poliki-poliki ekin nahi dio bideari, proiektu zehatzak garatuz. Beraz, ikastetxeen lankidetza ere eskatzen dute, ekimen hau eraginkorra izango bada ikastetxeetan eta hauen beharretan izan behar baitu abiapuntua. Ikastetxeak dira, azken finean, zein elkarlan mota sustatu nahi duten ondoen dakitenak. Beraz, zentroek eskuartean dituzten eta erretiratutako profesionalen laguntzaz garatzeko moduko proiektuen berri jaso nahi lukete.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanEuskadi
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https://t.co/

  • @programapuntuan
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @EuskadiLagunkoi: Jubilados y jubiladas de FP aportarán su experiencia y conocimientos a la FP vasca https://t.co/2tcAgBHKtr

  • @EuskadiLagunkoi
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    Jubilados y jubiladas de FP aportarán su experiencia y conocimientos a la FP vasca https://t.co/2tcAgBHKtr

  • @jlnazabal
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https://t.co/

  • @IKASurolaerdia
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https:…

  • @TolosaldeaLH
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https://t.co/

  • @Nuria1253
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https:…

  • @IVAC_EEI
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https:…

  • @Zornotzamediac2
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https:…

  • @PedroLarrinoa
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Aitorrtxu: Jubilados y jubiladas aportarán su experiencia y conocimientos a la Formación Profesional Vasca.... https://t.co/BRaRGs2N09

  • @cifp_eem_lhii
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https:…

  • @Goizi_
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Aitorrtxu: Jubilados y jubiladas aportarán su experiencia y conocimientos a la Formación Profesional Vasca.... https://t.co/BRaRGs2N09

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https://t.co/JqFzQvPaal

  • @Aitorrtxu
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Jubilados y jubiladas aportarán su experiencia y conocimientos a la Formación Profesional Vasca.... https://t.co/BRaRGs2N09

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    [FP VASCA] Nace Zahar eta Gazte, la Asociación de profesores/as jubilados de centros de FP Públicos de Euskadi ➡ https://t.co/Y21Soa813r

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Mari Larrañaga eta Ina Larrañaga (Zahar eta Gazte elkartea)