Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriarte eta Ana Herrera sailburuen bilera

2016.eko urtarrilak 12
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak lehen bilera izan dute Gasteizen

Cristina Uriarte sailburuak eta Ana Herrera kontseilariak bilera izan dute gaur arratsaldez Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Nork bere lan taldea lagun zuela, arduradun biek kultura arloko, kirolaren inguruko nahiz gazteriarekin zerikusia duen gaiak izan dituzte hizpide. Sailburu biez gain, bileran partaide izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñoz eta Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondo, eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Nagusi Fernando Perez eta Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari Ruben Goñi.


Bileran zehar, aurreikusi bezala, bi gobernuek antzekotasun ugari egiaztatu dituzte eskuartean dituzten gaietan. Horregatik, eta lehen bilkura honetan hizpide izan diren gaiez harago, lankidetza estua ahalbidetuko duen harreman egonkorra garatzeko borondatea erakutsi dute alde biek.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [NAFARROA - EUSKADI] Cristina Urrutia eta Ana Herrera sailburuen bilera ➡
    https://t.co/IyN46ToHeK

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    [NAFARROA - EUSKADI] Cristina Urrutia eta Ana Herrera sailburuen bilera ➡
    https://t.co/IyN46ToHeK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Herrera