Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak WestRock enpresaren Zamudioko lantegia bisitatu du

2016.eko urtarrilak 13
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk uste osoa du 2016an Euskadin industria «enplegu-motor» izango dela berriz ere

Iñigo Urkullu lehendakariak AEBko WestRock paketatze-multinazionalak Zamudion dituen instalazioak bisitatu ditu gaur, zertarako eta hango inprimatze-makina berria inauguratzeko. Sei milioi euroko inbertsioa egin dute makina ekartzeko, eta ekoizpena % 35 handitzeko eta datozen bi urteetan 20 lanpostu berri sortzeko aukera emango du. Hain zuzen ere, enpresak «modernizazioaren eta berrikuntzaren» alde egindako apustua nabarmendu du lehendakariak; aldi berean, jarduketa horrek enplegu berria sortzeari begira irekitako abagunean ere jarri du azpimarra.

Lehendakariarekin batera izan dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia; Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Ángel Toña; Zamudioko alkatea, Igotz López; Cebek-eko presidentea, Iñaki Garcinuño; eta WestRock Zamudioko zuzendari kudeatzailea, Luis Carlos Sánchez.

Bisitan, lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko duela, industria bultzatzeko eta babesteko zereginean. Gogoan izan behar da uneotan industria-sektoreak % 3,6ko hazkunde-erritmoa duela Euskadin: datu positiboa da, eta WestRock-en moduko enpresen ahaleginei esker 2016 urtean industria berriz ere «enplegu-motor» izango dela pentsatzera darama.

Jaurlaritzaren 2016rako egitasmoek, bada, enpresarekin lankidetzan bai I+G+Ba bai nazioartekotzea babesteko proiektuak indartzen jarraitzea dakarte. Hala, aurten, 146,8 milioi euro bideratuko dira enpresaren hobekuntza teknologikorako: hau da, iaz baino % 9 gehiago.

ENPLEGU BERRIA SORTZEA

Inprimatze-makina berriarekin, 37 milioi orri ekoiztetik 50 milioi orri ekoiztera igaroko dira. Ildo horretan, inbertsio berriari esker, Zamudion egunero manipulatzen diren 45 tonetatik (gaur egungo ekoizpen-ahalmena) egunero 60 tona baino gehiago ere ekoiztera igaro litezke. Horrenbestez, enpresak bere bezeroen Espainiako, Portugaleko eta Frantzia hegoaldeko instalazioetan dituen 80tik gora ontziratze-makina elikatuko lirateke.

Gaur egun 112 langile finkoko batez bestekoa dute, eta behin-behineko langileak hartzen dituzte lan handiko garaian laguntzeko, batez ere, Atxuriko Arte Grafikoen Eskolakoak. Langile portzentaje handi bat Txorierriko eskualdekoa da. Horrez gain, pertsonala gaztetzeko ahaleginetan dabil planta, «txanda-kontratu delakoa» praktikan jartzen. Azaldu dutenez, zazpi txanda-kontratu berri egingo dituzte 2016-2017 urteetan; horrez gain, aurreikusi dute datozen urteetan 20 enplegu berri sortuko eta behin-behineko langile ugari finkatuko» dituztela makina berriari esker.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita las instalaciones de la empresa WestRock en Zamudio https://t.co/54uF2iPPDO

  • @kepamartinez
    2016.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [INDUSTRIA SEKTOREA] @IUrkullu lehendakariak WestRock enpresaren lantegia bisitatu du ➡ https://t.co/Uso848KMeR

  • @aideac
    2016.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [INDUSTRIA SEKTOREA] @IUrkullu lehendakariak WestRock enpresaren lantegia bisitatu du ➡ https://t.co/Uso848KMeR

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [INDUSTRIA SEKTOREA] @IUrkullu lehendakariak WestRock enpresaren lantegia bisitatu du ➡ https://t.co/Uso848KMeR

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    [INDUSTRIA SEKTOREA] @IUrkullu lehendakariak WestRock enpresaren lantegia bisitatu du ➡ https://t.co/Uso848KMeR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)