Berriak Lehendakaritza
Eu

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politekniko berriaren inaugurazio eta ikasturtearen hasiera

2010.eko irailak 06

Mondragon Unibertsitatearen ikasturteari hasiera emateko ekitaldian

Lehendakariaren ustez ETAren iragarpena "ez da nahikoa" ez dielako "inola ere" gizartearen eskaerei erantzuten

Lehendakariaren hitzetan, "ETA eta haren inguruaren txanda da" eta Eusko Jaurlaritza "ez du engainatu edo nahastuko". Talde terroristaren iragarpenaren ostean euskal alderdi politiko garrantzitsuenekin hitz egin duela jakinarazi du.

Patxi López lehendakariak gaur esan du ETAk atzo egin zuen iragarpena "ez dela albiste txarra", baina "ez dela aspalditik espero dugun berria, hau da, taldearen desagerpena", gehitu du.

Horixe esan du lehendakariak gaur Mondragon Unibertsitatean ikasturteari hasiera eman dion ekitaldian. Han, taldeak eraso ekintza armaturik gauzatuko ez duela jakinarazteko egin duen adierazpena "ez dela, inola ere, euskal gizarteak eskatzen duena, ezta abertzale erradikalek eskatzen zutena ere" azaldu du. Hori horrela, iragarpena "ez dela nahikoa" uste du.

Lehendakariak euskal alderdi politikoetako ordezkari batzuekin hitz egin duela azaldu du, "batuta egoteko garaia baita". Patxi Lópezek Eusko Jaurlaritza "ez duela engainatuko" ohartarazi du, "oraindik ETAren eta haren inguruaren txanda da, ez demokratona".

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak Zuzenbide Estatuko tresnekin "indarkeria eta terrorismoaren kontra borrokatzen" jarraituko duela azaldu du, izan ere, "hitz anbiguoak erabiltzen dituzte, baina ez dute ezer ere esaten, ez dute behin betiko pausoa ematen", eta proiektu demokratikoak eta indarkeria "bateraezinak" direla erantsi du. Hori dela eta, bere ustez, talde terroristaren inguruak erabaki "erradikal" bat hartu behar du, hau da, demokraziarekin bat egin ala indarkeriarekin jarraitu. "Ezin da hitz egin talde terrorista baten menpe dagoen prozesu demokratiko bati buruz, hori zinismo onartezina baita", esan du lehendakariak eta gizarte osoak "ETA inolako prezio politikorik gabe eta atzera egiteko aukerarik gabe gure bizitzatik betiko desagertu arte ekinean jarraituko dugu", ziurtatu du.

Lehendakariak Mondragón Unibertsitatean ikasturteari hasiera eman dion ekitaldia zuzendu du eta bertan, Goi Mailako Eskola Politekniko berria inauguratu du. Isabel Celaá Hezkuntza sailburuarekin batera egon da bertan eta hezkuntza "berrikuntza sortzeko" eta Euskadiren etorkizuna ezartzeko "formula" dela azpimarratu du lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria