Eskolak sexismoa transmititzeko dituen moduez hausnartu du Emakundek Nahiko programaren II. Jardunaldi orokorrean
Izaskun Landaida Larizgoitiak, Emakundeko zuzendariak, hasiera eman dio gaur Nahiko hezkidetza programaren 2013-2015 biurteko II. Jardunaldi Orokorrari. 32 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartzen dute programan bi ikasturte hauetan (783 Lehen zikloan, 862 Bigarren zikloan eta 924 Hirugarren zikloan). Hauetako ikastetxe gehienek Nahikon parte hartzeko eskaera Hezkuntza Sailak Hezkidetzarako eta hezkuntza sisteman genero indarkeria prebenitzeko Plan Zuzendariaren barruan egindako deialdiaren bitartez egin dute. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honen barne daude 2015-2017 ikasturtekoak).
Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.
Jardunaldian, Luixa Rezabal Arruabarrena Psikologia irakaslea eskolak sexismoa transmititzeko dituen moduez eta eskolan berdintasuna bultzatzeko eman beharreko aldaketez aritu da. Izaskun Landaidak, bere aldetik, azpimarratu du hezkuntza sistemak berdintasuna lortzeko eta indarkeria prebenitzeko duen garrantzia, eta hori kontutan edukita lan egiten duela Emakundek. Hezkuntza nahi dugun gizartea sortzeko giltza dela, esan du, ez bakarra, baina oso garrantzitsua, eta "argi daukagu neska mutilek gaztetatik ikasi behar dutela gure gizartean tamalez ematen den emakumeen kontrako indarkeria ez dela ezerezetik sortzen, baduela erro bat, baduela iturburu bat, eta hori emakume eta gizonen arteko berdintasun eza dela. Neska-mutilek ikasi behar dute, adibidez, gure gizartean gutxiesten diren zaintza lanei benetan duten garrantzia ematen; ikasi behar dute guraso eta irakasleok haiengan ditugun itxaropen edo expektatibak ez direla ezberdinak izan behar neska edo mutil izateagatik; ikasi behar dute guztion gorputzak ezberdinak direla, eta ez dugula denok eredu bakar batean sartu behar; ikasi behar dute diferentea errespetatzen; ikasi behar dute hazten eta nahi dutena aukeratzen euren sexuarengatik mugatuak sentitu barik… "
-
2016-01-13
Comentario de Twitter:
Emakunde analiza las formas de transmisión del sexismo en la escuela en la II Jornada general del programa Nahiko https://t.co/O7CsOUBhlO -
2016-01-13
Comentario de Twitter:
Eskolak sexismoa transmititzeko dituen moduez hausnartu du Emakundek Nahiko programaren II. Jardunaldi orokorrean ➡ https://t.co/3liyqNTTEs -
2016-01-13
Comentario de Twitter:
.@Emakunde analiza formas de transmisión del sexismo en la escuela en la II Jornada programa Nahiko https://t.co/5pMXfaQgMq cc @HezkEH