Berriak Osasuna

Euskadik milioi biztanleko 40 dohaintza-emaileak gainditu ditu azken hamarraldian, 2.355 transplantaturekin guztira

2016-01-12

OMEk optimotzat jotzen du tasa hori. Gora egin dute ehun-emateen tasak, eta bere horretan mantentzen dira aitzindari hematopoietikoen emateak. 2015ean, 269 euskal pazientek jaso zuen organoren bat.

 

                                  Organoak ematea

2015ean, Euskadin, 53 emaile milioi biztanleko izan zen emate-tasa; Estatuko batezbestekoa, berriz, 40. Nolanahi ere, garrantzitsua da bost urteko gutxieneko aldiak hartzea aintzat, hobe islatzen dutenez urteko tasen joera.

Hala, Euskadik azken bost urteetan gainditu du 40 emaile/miloi biztanleko tasa, Osasunaren Mundu Erakundeak optimotzat jotakoa; horrek lehentasunezko kokagune batean jartzen gaitu, hala Europako testuinguruan nola mundu mailan.

 

(PRENTSA OHARRA IKUSI)

 

Familien % 88,5ak positibotzat jotzen du organoak ematea. Estatuko 2015eko batezbestekoa, berriz, % 84-85 da. Beraz, tasa hori 5 puntutan gainditzen du Euskadik; horrez gain, argi eta garbi gainditzen ditu Europako eta Ameriketako zifrak ere (% 70-80).  

 

(PRENTSA OHARRA IKUSI)

 

Emaileen % 66 istripu zerebrobaskularren ondorioz hiltzen da; % 13, berriz, traumatismo kraneoentzefalikoen ondorioz (% 3 trafiko-istripuak direla eta) eta gainerakoak hainbat kausa direla medio.

Asistoliako emate-programak sustatu dira, eta dohaintza-emaileen % 28k betetzen du ezaugarri hori (estatuko batez bestekoa % 17 da). Datu horrek kokaleku nabarmenean jartzen du Euskadi, bai estatu-mailan eta baita munduan asistoliako dohaintza-emateetan jarduera handiena duten herrialdeen artean ere (Herbehereak % 45, Belgika % 28, Erresuma Batua % 38).

Organoen transplantea

Lortutako emate-tasari esker, oso egokia da gure pazienteen transplante-probabilitatea, eta beste herrialdeetan lortutakoaren gainetik dago, argi eta garbi. Hala, 2015ean:

- giltzurruneko 159 transplante egin ziren (% 17, emaile biziekin), bai eta

- gibeleko 81 transplante,

- biriketako 15 transplante,

- bihotzeko 10 transplante eta

- giltzurruneko eta pankreako 4 transplante ere.

 

Hala, guztira 269 pazientek jaso ahal izan zuen organo-transplante bat eta horietatik 32 asistoliako emaileak izan ziren.

Azken 10 urteetan 2.355 organo-transplante egin zaizkie euskal pazienteei (1.441 giltzurrunekoak, 667 gibelekoak, 133 bihotzekoak eta 114 biriketakoak) eta Europako zentro esperimentatuenen emaitza antzekoak lortu dira, baita hobeak ere.   

              

                    Ematea – Ehunen Transplantea – Zelulak

 

2015ean 164 ehun-emaile hauteman dira (korneak, ehun osteotendinosoa, azala) eta TGEEZari helarazi zaizkio emaitzak, prozesatu, gorde eta transplantea egiteko banatu ditzan.

Zilbor-hesteko 750 odol-unitate jaso dira, Gurutzetako, Basurtoko, Donostiako eta Arabako (Txagorritxuko egoitzan) unibertsitate-ospitaleetan eta Quirón-en; modu altruistan eman dira, erabilera unibertsalerako, eta TGEEZean biltegiratu dira halaber.

Horrez gain, aitzindari hematopoietikoen (hezur-muina) 1.767 emaile erregistratu dira Josep Carreras nazioarteko fundazioaren erregistroan, ezarritako helburuen ia erdiak gaindituta.

Azkenik, 48 alotransplante egin dira (26 ahaide artean; 22 ahaideak ez zirenekin) Euskadiko Erreferentziako Zentroan (Donostiako Unibertsitate Ospitalea), gure inguruko Europako herrialdeen antzeko tasak lortuta.       

 

Herritarrei eta profesionalei eskertza

 

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, emate- eta transplante-prozesuan egin duten ahalegin handia eskertu nahi izan die Euskadiko zentro baimenduetako (ia guztiak, direla publikoak, direla pribatuak) profesional guztiei, bai osasun alorrekoei eta bai besteei ere.

Orobat, esker ona adierazi die tarteko familia guztiei ere, zeren, azpimarratu duenez, «euskal herritarrek egiten baitute arrakasta hau posible, beren eskuzabaltasunarekin. Erabakia hartzeko garaian jasotako baiezko gehiengo nabarmenak haien elkartasun-senaren fede ematen du». .

Era berean, balioa ekarri dio zeregin erabakigarriko beste erakunde batzuen jardun funtsezkoari ere: judikatura, auzitegiko sendagileak, epaitegietako langile laguntzaileak, aireportuetako langileak, SOS-Deiak zerbitzua, Ertzaintza...

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12

12 iruzkin
  • @OREJATeo
    2016-01-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década,... https://t.co/1FMuC9IZqf

  • @ZabalganaBatuz
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, con un total de 2.355 pe... https:/…

  • @ZabalganaBatuz
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadik milioi biztanleko 40 dohaintza-emaileak gainditu ditu azken hamarraldian, 2.355 transplantaturekin guztira https:…

  • @PNV_Indautxu
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, 2.355 personas transplantadas➡https://t

  • @BarrenaEugenia
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, con un total de 2.355 pe... https:/…

  • @BabsonM
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, 2.355 personas transplantadas➡https://t.…

  • @NekaneGartzia95
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, 2.355 personas transplantadas➡https://t.…

  • @Gob_eus
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, 2.355 personas transplantadas➡https://t.co/HN2O08RGNP

  • @jdarpon
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadik milioi biztanleko 40 dohaintza-emaileak gainditu ditu azken hamarraldian, 2.355 transplantaturekin guztira https:…

  • @jdarpon
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, con un total de 2.355 pe... https:/…

  • @OSIArabaESI
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    Euskadik milioi biztanleko 40 dohaintza-emaileak gainditu ditu azken hamarraldian, 2.355 transplantaturekin guztira https://t.co/ufwVprKCnO

  • @OSIArabaESI
    2016-01-12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi supera los 40 donantes de órganos por millón de población en la última década, con un total de 2.355 pe... https://t.co/QX8jyhGZQa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)