Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak erakundeen egonkortasunera jo du, hazkunde ekonomikorako eta enplegua sortzeko funtsezko aktibo gisa

2016.eko urtarrilak 12

Jaurlaritzak errespetua adierazi dio Kataluniako Gobernu berriari, babes zabala izan baitu hauteskundeetan, eta Madrilen doinua aldatzea eskatu du egoerari erantzun politikoa emateko

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekonomia eta enpleguaren egoera aztertu du gaur, urteko lehen kontseiluan. Gainera, Jaurlaritzak erakundeen egonkortasunaren garrantzia azpimarratu du, gogoraraziz erakunde publikoen gehiengo handiak ontzat emandako aurrekontuekin ekin diola ekitaldiari. Ildo horretan, Gobernuaren eledun Josu Erkorekak adierazi du egonkortasuna funtsezko aktibo dela konfiantza sortzeko, eta konfiantza dela hazkunde ekonomikorako eta enplegu-aukerak sortzeko oinarria.

Erkorekak industriagintzaren hazkundean jarri du azpimarra: bera izan da euskal ekonomiaren eragilea, % 3,6ko hazkundearekin. Halaber, % 9,4 murriztu da langabezia. Bilakaera positiboa da eta Gizarte Segurantzan kotizatzen duten pertsonen kopuruaren hazkundea ekarri du: 2015eko ekitaldia itxita, 2014an baino 20.000 gehiago daude. Emaitza horiek testuinguru jakin batean lortu dira: aurrekontuak atxikita eta gastuak zorrotz begiratuta, baina pertsonekiko konpromisoari ere eutsita. Hala, 2015ean, lau eurotik hiru gastu sozialera bideratu dira.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2016 funtsezko urtea izango da ekonomiaren susperraldia eta hazkundealdia finkatzeko. Ildo horretan, gogora ekarri ditu Jaurlaritzaren ekintza-ardatzak: sortutako enplegua kalitate handiagokoa izan dadila lortzea; industria-sektorea babestea, inbertsioa, berrikuntza eta teknologia sustatzeko programen bitartez –Basque Industry 4.0, kasu; Gobernuak % 9 goratu ditu enpresako I+G+Ba diruz laguntzeko lerroak–, nazioartekotzea eta nazioarteko merkatuetara hedatzea, Euskadi Basque Country proiektu globalaren bidez.

KATALUNIA, ETA MADRILEN «DOINUA ALDATZEA»

Beste gai batzuei helduta, Eusko Jaurlaritzak errespetua adierazi dio Kataluniako gobernu berriari, hauteskundeetan jasotako «babes zabalaren fruitu» baita, Erkorekak gogorarazi duen moduan. Orobat, berriro adierazi du orain Espainian elkarrizketa-prozesu bat abiarazi behar duela Espainiako gobernuak, izaera politikoa duen arazo horri konponbidea emateko; ildo horretan, nabarmendu du beharrezko dela Madrilen eratuko den gobernu berriak «doinua aldatzea».

Estatuburuaren eta Parlament-eko presidentearen arteko harremanetan normaltasun instituzionala aldeztu du halaber, historian zehar orain arte gertatu moduan.

AUTOGOBERNUAREN LANTALDEA

Eusko Legebiltzarreko autogobernuaren lantaldeari buruz galdetuta, berriz esan du Euskadirako estatus berria talde politikoen proposamenetan oinarritu behar dela. Lantaldeak bere jarduna «espiritu eraikitzailearekin» eta akordio integratzaile bat lortzeari begira hasiko duen uste osoa du Erkorekak.

ISTANBULEKO ATENTATUAREN GAITZESPENA

Horiez gainera, gaur Istanbulen izandako atentatua gaitzesteko adierazpen instituzional bat irakurri du eledunak prentsaurreko hasieran. Eusko Jaurlaritzak gaitzespen osoa adierazi du haren bitartez; aldi berean, nazioartean «askatasun, segurtasun eta bizikidetzako esparru bat, beldurrik eta basakeriarik gabekoa» eraikitzeko premia aipatu du berriro.

(Laister informazio gehiago)

2016-01-12ko gai-zerrenda

Gobernu bilera. Prentsa-txostena

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko urtarrilak 12

    Me parece una declaración ajustada al contexto nacional e internacional. El respeto a las decisiones de las comunidades y su relación de autonomías con el gobierno central, son ejes para una buena convivencia.

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Asunto destacado➡ Estabilidad institucional como activo fundamental para crecimiento económico y generar empleo➡ https://t

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Cataluña, Ponencia de Autogobierno, Condena del Atentado en Estambul ➡ https://t.co/xMWKeCojkw

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Cataluña, Ponencia de Autogobierno, Condena del Atentado en Estambul ➡ https://t.co/xMWKeCojkw

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    [2] Asunto destacado➡ Estabilidad institucional como activo fundamental para crecimiento económico y generar empleo➡ https://t.co/Wlsi3aNyfg

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @gob_eus https://t.co/nBt69uzVro

  • @jerkoreka
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    @gob_eus https://t.co/nBt69uzVro

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)