Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Ángel Toña eta Miguel Laparra, Eusko jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren Gizarte-Politiketako arduradunak, Iruñean bildu dira

2016.eko urtarrilak 11

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ángel Toñak, eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen presidenteordeak, Miguel Laparrak, bilera bat egin dute gaur goizean, Nafarroako Jauregian, gizartearen, familiaren, etxebizitzaren eta immigrazioaren arloko politiken kudeaketan dituzten ikuspegiak eta bizitako esperientziak trukatzeko.

 

Esperientziak trukatzeko bilera hori etorkizuneko lankidetzari begiratzen dio, eta bai Iñigo Urkullu lehendakariak bai Uxue Barkos Nafarroako presidenteak iragan irailean izandako bileran adierazitako nahiari erantzuten; hain zuzen, bi erkidegoen arteko harremanak sendotu eta zabaltzekoari. Bilera haren ostean, etengabeko harremanetarako kanal bat abiarazi zen bi gobernuon artean, batik bat, bien intereseko alderdiei dagokienez. Horrez gain, erkidego mugakideon arteko harreman onak areagotu nahi dira, herritarren bizi-kalitatearen mesedegarri.

Lehen harreman horretan, besteak beste, bi erkidegoon arteko errenta bermatuen sistemaren kudeaketari heldu diote, alor horretako esperientziak trukatzeko asmoz. Orobat, bakoitzak gizarte-errealitatea neurtzeko erabilitako adierazle-sistema partekatzeko eta sakontzeko interesa agertu dute bi gobernuek.

Bi ildo horietan sakontze aldera, bileran parte hartu dute, halaber, Adolfo Alustizak (Lanbideren zuzendari nagusia), Paz Fernandezek (Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-kudeatzailea) eta Patxi Tuñonek (Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia). Bestetik, lankidetza mugakidean aurrera egiteko asmoz, gizarte-babesaren arloko lankidetza-hitzarmen batzuk aztertzen hasiko dira.

Bi sailburuek pozgarritzat eta aberasgarritzat jo dute bilera, eta gizarte-eskubideen gisako arlo labainetan elkarrekin estuki lan egiteko gogoa adierazi dute. Hala Euskal Autonomia Erkidegoak nola Nafarroako Foru Erkidegoak Europako batez bestekoa gainditzen dute alor horretan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZelaiNikolasEzk
    2016.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    Elkarrekin noraino hel gaitezkeen nork daki...https://t.co/PhRWaomlFN

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    Ángel Toña y Miguel Laparra, responsables de Políticas Sociales de gobiernos vasco y navarro, se reúnen en Pamplona➡ https://t.co/mFgRd1ihkn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)