Amaitu da pazientearen segurtasunari buruzko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea.
Dekretu horren bidez, osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen segurtasun-bermeen eremua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako osasun-zentroetan, zerbitzuetan edo establezimenduetan. Horretarako, segurtasun-plan bat ezarriko da osasun-zentro, zerbitzu eta establezimendu horietan, eta osasun-laguntzaren hobekuntza bermatzeko jarduerak garatuko dira, bai eta kalterik eragin ez duten segurtasun-gorabeherak jakinarazteko sistemak ere, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeko helburuz.
Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren partaidetzarako aldia zabaldu zen; horren barruan, jendaurreko informazio-fase bat bete zen, bai eta kontsulta-fasea ere, interesdun ziren pertsona juridiko interesdunentzat, uztailaren 18ko 27/2001 Legearen 23. artikuluaren arabera. Gainera, entzunaldi publikoko izapidea ere bete zen, eta proposamen bat ireki zen Irekian, herritarrek beren ekarpenak egin zitzaten.
Jasotako alegazioak eta oharrak aztertu ondoren, behin betiko testua idatziko da, eta Gobernu Kontseilura bidaliko zaio, testuaren berri izan eta onar dezan.
-
2016-01-15
Comentario de Twitter:
Concluyó la fase de aportaciones al proyecto de decreto sobre seguridad del paciente https://t.co/DQVEO72yNV -
2016-01-15
Comentario de Twitter:
Amaitu da pazientearen segurtasunari buruzko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea. https://t.co/AULZXGKHvr -
2016-01-12
Comentario de Twitter:
Amaitu da pazientearen segurtasunari buruzko dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea. https://t.co/xZnmPiXPPO -
2016-01-12
Comentario de Twitter:
Concluyó la fase de aportaciones al proyecto de decreto sobre seguridad del paciente https://t.co/DQVEO72yNV