Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Karmeloko osasun-zentroan egon da, Osakidetzak Santutxuko 12.500 auzotarrei emandako zerbitzua hobetzeko zentro berria

2016.eko urtarrilak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Zentro berriak, 900 metro2 eta hiru solairurekin, lehenagoko osasun-etxearen azalera bikoizten du eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa eragin du

Gaur, urtarrilak 11, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk; Bilboko alkateak, Juan María Aburtok; eta Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, Karmelo auzoko osasun-zentro berria inauguratu dute. Zentro berriak 12.500 auzotar baino gehiagori emango die zerbitzua, eta nabarmentzekoa da zein handia den haien artean 65 urtetik gorakoen ehunekoa.

Osasun-etxe berriak zentro sanitario ohia ordezkatuko du: 1974an abiarazita, Santutxu eta Boluetako 30.000 auzotar baino gehiago artatzera ere iritsi zen. 1999an Sagarminagako osasun-etxea ireki zelarik, Karmelon artatzeko biztanle kopurua murriztu zen. Nolanahi ere, beharrezko zen osasun-zentro zabalagoa eta modernoagoa ezartzea, denboraren joana, instalazioen higatze naturala eta laguntza forma berrien ezarpena zirela tartean. Hala, Aita Esteban Pernet kalean kokatutako eremu berriak 900 metro karratuko azalera du (aurreko zentroarena bikoiztuta), hiru solairutan banatuta, eta 2.000.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eragin du.

Bere mintzaldian, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk honako hau adierazi du ildo horretan: «Osakidetzaren indar handienetakoa betiere izan da irits-erraztasuna, Euskadiko hiri, herri eta auzo bakoitzean baititu osasun-zentroak; horiek horrela, beharrezkoa da pertsonen zerbitzurako azpiegitura sanitarioetan inbertitzen jarraitzea, Osakidetza osasun-sistema publikoa eta kalitatekoa, egunerokoan euskaldunen uste ona duen sistema bat, izaten jarrai dezan».

Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, 2016an hiru lurralde historikoetan zabalduko dira azpiegitura sanitario berriak; zehazkiago, nabarmendu du gutxi barru osasun-zentro berri bat abiaraziko dela Bilboko Miribilla auzoan, beste bat Zornotzan, eta ospitale berri bat Uribeko eskualdean.

Esku hartzean, orobat, lehen mailako arretako profesionalek Osakidetzako osasun-zentro guztietan egunero betetako lana goretsi nahi izan du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Zentzu horretan, adierazi du Euskadiko biztanleek munduko bizi-itxaropen luzeenetakoa dutela (85,4 emakumeek, 78,9 gizonek) eta azpimarratu du Euskadin lehen mailako arreta eta ospitalekoa integratu diren modua, beste herrialdeentzat erreferentzia izateaz gain, «pertsonak ekintza guztien erdigunean kokatzeko bidea dela, Osakidetzak, gaur egungo euskal gizartearen premiekin bat etorrita, zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko bidea.»

 

*Irakurri hemen prentsa oharra

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Karmeloko osasun-zentro berria inauguratu du lehendakariak; 12.500 auzotar baino gehiagori emango die zerbitzua ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 11

    Comentario de Twitter:
    Karmeloko osasun-zentro berria inauguratu du lehendakariak; 12.500 auzotar baino gehiagori emango die zerbitzua ➡ https://t.co/Ur75w6M7w0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Aburto