Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Ortuellan eta Olabeagan hegoaldeko tren-saihesbidea lurperatzea proposatu du bere alegazioetan

2016.eko urtarrilak 08
  • Aiz: «Olabeagan, Serantesen, Barakaldon, Lutxanan, Cadaguan eta Agirtza errekan hobekuntzak egiteko euskal proposamenen bidez, Estatuak kudeatutako tren- eta portu-azpiegituraren jarduera handitzeak ekarriko lituzkeen inbutu hipotetikoak saihestuko lirateke»

Eusko Jaurlaritzak hegoaldeko tren-saihesbidearen proiektuari buruzko alegazio-idazki bat helarazi dio Sustapen Ministerioari. Idazki horretan, beste hobekuntza batzuen artean, Ortuella udalerrian eta Bilboko Olabeaga auzoan aurreikusitako bidea lurperatzea proposatu du.

 Bere ekarpenetan, Antonio Aiz Garraio sailburuak sei hobekuntza proposatu ditu, etorkizuneko azpiegiturak toki zehatz batzuetan izango duen eragina murrizteko eta tren-saihesbidearen erabilerak eta funtzionalitatea indartzeko.

 Ministerioak formulatutako proiektuari aurkeztu dizkion alegazioetan, Bilbon izango dituen eraginen kasu zehatzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak honako hau egitea komeni dela adierazi du: «Adifek Olabeagaren kasuan egindako proposamena aldatzea, hau da, atari zabalean 400 metro trazatu ordez AP-8tik Bilborako sarbidearen enbor nagusiaren azpitik igarotzen den tunel faltsua luzatzea. Horrela, adar berria erabat estalita geratuko litzateke eta Bilboko Udalak bere Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean eremu horretarako aurreikusitako bizitegi-erabilerako planak errespetatuko lituzke».

 Ortuellaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak eremu horretan planoko trazatua hegoaldera bideratuz zuzentzea eta existitzen den industrialdera hurbiltzea proposatzen du. «Aldaketa horrekin, Seranteseko tuneleraino jarraipena ematea lortuko da, proiektatutako tunel berriarekin zuzenean lotuko den lurpeko trazatu baten bitartez», adierazi du Aizek, Ministerioak proposatutako trazatuaren aurrean. Azken horren arabera, Seranteseko tunela atari zabaleko 600dik gora metroko luzerako trenbide-zati batekin lotuko da eta Ortuellako geltokiaren inguruan kokatutako trenbide-pasagune bat igaro ondoren bukatuko da. «Horrek esan nahi du auzoan eta trenbide-pasagunearen ondoko etxebizitzetan eragin handia izateaz gain, etorkizuneko hirigintza-garapenak hipotekatuko dituela», adierazi du Aizek.

 Eraginak deuseztatzea

Barakaldo udalerrian kokatutako Agirtza errekaren gaineko bidezubiaren kasuan, Antonio Aiz Garraio sailburuordeak honako hau proposatu du: «Estatuaren proposamenean planta-desplazamendu bat egitea, dentsitate txikiko kirol- eta bizitegi-eremuan eraginak deuseztatzeko. Horrez gain, azpiegitura berriak sortuko dituen eraginak murrizteko neurri sorta bat ezartzea beharrezkotzat jotzen da, adibidez: pantaila akustikoak jartzea eta diseinu arloko beste hobekuntza batzuk egitea».

 Kadagua ibaiko bidezubiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak «ibaiaren gaineko bidegurutzearen plantaren lerroa pixka bat aldatzea» proposatu du, «BI 3651errepidearen azpitik igaro eta bertan gurutzatu dadin, eta ez gainean. Horrela, aipatutako bidezubiaren altuera eta luzera nabarmen murriztuko dira».

 Azkenik, Balmaseda/Bilbo metroko tren-linea Bilboko portuarekin lotzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak Lutxana/Bilboko portua zatian zabalera iberiar eta metrikoko bideak estutzea proposatu du. Horrela, Kantauri itsasoko ertzean salgaien trafikoa bultzatzea lortuko litzateke.

 Eusko Jaurlaritzaren ustez, Bilboko portua trenbide-sareekin lotzea beharrezkoa da, garraio iraunkor eta intermodala lortzeko, Europako ingurumena errespetatzeko jarraibideen araberakoa. Trazatu berriek euskal trenbide-sare berria Kantauri itsasoaren ertzeko gainerakoekin lotzea ekarriko dute.

 

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AVNAU_COAVN
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Alegaciones del Gobierno Vasco a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co/v

  • 2016.eko urtarrilak 11

    Quiero recordar al G. V. que fué él, al inicio de los proyectos, quien promovió y avaló la alternativa "A" que conectaba la salida del túnel Serantes con la linea C2 en Ortuella.Tomar como base el proyecto del Gob. Centr. del 2008 que unía el túnel con Basauri, unos 16 Km. prácticamente todos en túnel, y mejorarlo sería lo mejor que se podría hacer

  • @Jhamu201046
    2016.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco plantea en sus alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria el... https://t.co/qijxJiSZm8

  • 2016.eko urtarrilak 08

    Muchas gracias por incluir en las alegaciones mi propuesta de pedir el acceso de la vía métrica al puerto.

    http://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals/1830-variante-sur-ferroviaria-mercancias-bilbao-via-metrica

  • @OrrantiaTar
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco plantea en sus alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria el... https://t.co/D2gTCk5lmr

  • @pellomunasp
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Alegaciones del Gobierno Vasco a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co/v

  • @anisito1
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco plantea en sus alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria el soterramiento a su paso por Ortuel... https://t.co/Qz2aXWHLr9

  • @Iigo16593410
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Alegaciones del Gobierno Vasco a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co/v

  • @euroberri
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Explicamos nuestras alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Explicamos nuestras alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    Explicamos nuestras alegaciones a la Variante Sur Ferroviaria y soterramiento a su paso por Ortuella y Olabeaga ➡ https://t.co/JDNJy9304g

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)