Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak gogorarazi du herri kontsulta egiteko ez dela zertan aldatu Konstituzioa

2016.eko urtarrilak 08

Eusko Jaurlaritzako eledunak «ulermenaren kultura lantzera» deitu ditu Espainiako alderdi politikoak, Madrilen gobernagarritasun-akordioak lortzeko

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, gogorarazi duenez, gaur egungo Konstituzio-esparruak ematen du herri-kontsulta egiteko aukera eta, beraz, ez da aldaketa beharrik. Bestalde, epe motzera «gertazail» jotzen du Konstituzioaren erreforma. Hala ziurtatu du gaur, Bilboko Herri Irratiko Egunon Bizkaia irratsaioan, non «ulermenaren kultura lantzera deitu baititu alderdi politikoak», Madrilen gobernagarritasun-akordioak lortze aldera.

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren ostean agertutako jokaleku politikoari ere egin dio erreferentzia Erkorekak; ildo horretan, iruditzen zaio alderdi politiko espainiarrek elkarrizketarako ahalegin bat egin beharko dutela, eta alor horretan ohitugabe daudela, Euskadin ez bezala: hemen, luzeagoa da hainbat formulako koalizio-gobernuak eratzeko tradizioa. «Hauteskundeen gauean Génovan ikus zitekeen irudia Espainiako kultura politikoaren isla da: hauteskundeak irabaztea ia kalbario bihurtzen da, akordioak bilatzera behartzen duelako, eta han ez daude horretara ohituta» adierazi du.

Nolanahi ere, uste osoa du PPk eta PSOEk ahaleginak egingo dituztela Konstituzioaren balizko erreformaren esparruan akordioak bilatzeko. Eusko Jaurlaritzako eledunaren ustez, bada, gertazaila da Konstituzioa «epe motzera» aldatzea. Hala ere, Erkorekak gogorarazi du gaur egungo Konstituzio-esparruak ematen duela herri-kontsultarako aukera eta, beraz, ez dela zertan aldatu. Elkarrizketan, Erkorekak gaur egungo jarduneko Gobernuaren irrika birzentralizatzailea deitoratu du halaber. Dagoeneko eskualdatuta dauden arloetan eskumenak berreskuratzen saiatu da, eta legealdi honetan guztira 20 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso aurkeztera behartu du Eusko Jaurlaritza.

Azkenik, bihar Bilbon presoak hurbiltzeko eskatzeko egingo den martxari buruz aritu da eleduna. Gizartearen gehiengo zabalak babestutako aldarrikapen bat da, baita Eusko Jaurlaritzak ere, eta espetxe-politikei buruz egin dituen planteamenduen artean sartu du.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2016.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Erkoreka recuerda que para llevar a cabo una consulta ciudadana no hace falta modificar... https://t.co/WCyA3FGyKe

  • @ConsejeroD7
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ELKARRIZKETA JOSU ERKOREKARI] "Gizarteari kontsulta bat egiteko Konstituzioa aldatzea ez da beharrezkoa" ➡ https://t.co/H7scMh

  • @mikel_uriguen
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ELKARRIZKETA JOSU ERKOREKARI] "Gizarteari kontsulta bat egiteko Konstituzioa aldatzea ez da beharrezkoa" ➡ https://t.co/H7scMh

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ELKARRIZKETA JOSU ERKOREKARI] "Gizarteari kontsulta bat egiteko Konstituzioa aldatzea ez da beharrezkoa" ➡ https://t.co/H7scMh

  • @trebinu_eaj_pnv
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA JOSU ERKOREKA] "Para llevar a cabo una consulta ciudadana no hace falta modificar la Constitución" ➡ https://t.co/

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA JOSU ERKOREKA] "Para llevar a cabo una consulta ciudadana no hace falta modificar la Constitución" ➡ https://t.co/

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA JOSU ERKOREKA] "Para llevar a cabo una consulta ciudadana no hace falta modificar la Constitución" ➡ https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    [ENTREVISTA JOSU ERKOREKA] "Para llevar a cabo una consulta ciudadana no hace falta modificar la Constitución" ➡ https://t.co/eEbxLcA3vu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)