Berriak Osasuna
Eu

Kolon eta Ondesteko Minbizia bahetzeko programak 245.000 gonbidapen egin eta 465 minbizi inbasibo hauteman ditu 2015 urtean

2016.eko urtarrilak 07

Emaitza horiek direla medio, Euskadi kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa poblazional onenetako bat da munduan, estaldurari, eraginkortasunari, kalitateari eta parte-hartzeari dagokienez

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren kolon eta ondesteko minbizia bahetzeko programak 245.000 parte hartzeko gonbidapen egin ditu 2015ean, baiezko erantzun askorekin (% 70,6). Halaber, 9.124 kolonoskopia egin dira, 465 minbizi inbasibo eta 3.194 lesio aurregaizto (adenoma aurreratuak) hauteman dira, programak berak emandako datuen arabera.

2009an abian jarri zenetik, bahetzeko programari esker, diagnostikatutako 2.600 minbizi inbasiboen % 70 garaiz hauteman ahal izan da, eta 19.000 lesio aurregaizto ere hauteman dira. Programaren barnean, 49.000 kolonoskopia egin dira, polipoak eta minbiziak hauteman eta erauzi ahal izatea eragin dutenak. Hala, minbizien % 29 kolonoskopian kentzen dira, bestelako tratamendurik behar gabe.

Halaber, urte horietan guztietan milioi bat pertsona baino gehiagori egin zaio parte-hartzeko lehen gonbita; legegintzaldi honetan, 50 eta 69 urte arteko herritarren % 100ari, guztira, 586.700, Eustaten arabera, xedeko biztanle-taldea direnez Euskadin. Horrenbestez, Jon Darpón Osasuneko sailburuak emandako hitza bete du.Gainera, parte-hartze maila oso handia izan da, % 70etik gorakoa.

Gorotzetako odol ezkutuaren testaren bidezko bahetzea egiteko gomendioa egiten hasi zen EB 2003. urtetik aurrera, eta Estatuko osasun-sistemak bere gain hartu zuen 2006az geroztik; garai hartan, 50-69 urteko biztanleriaren % 50 eraginpean hartzeko helburua finkatu zuten 2015. urterako. Euskadik, horrela, % 100a urte bat lehenago lortu zuen,estatuko benetako estaldura, ordea, data horretan, % 20koa zen.

Emaitza horiek direla medio, Euskadi kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko programa poblazional onenetako bat da munduan, estaldurari, eraginkortasunari, kalitateari eta parte-hartzeari dagokienez.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek urteotako ahalegin jarraitua nabarmendu du, hala bitartekoen hornikuntzan, nola antolakuntzan, baita programaren arduradunek egindako lan bikaina ere, eta Lehen Arrietako zein Arreta Espezializatuko profesionalen arteko koordinazio estua eta gizarteak eskainitako laguntza ere goraipatu ditu, batez ere, Minbiziaren Aurkako Elkartearena eta Minbiziaren Aurkako Aliantzarena.

Kolon eta ondesteko minbizia bigarren hedatuena da Euskadiko emakumeen eta gizonen artean, bularrekoaren eta prostatakoaren ondoren hurrenez hurren. Horrenbestez, Osasun Sailak programa honi eutsiko dio, baita Euskadiko gainerako baheketa- eta hautemate goiztiarreko programei ere, funtsezko inbertsioa direlako gure herritarren osasun-maila eta bizi-kalitatea hobetze aldera. Gainera, esan duenez, aurrezkia eragiten dute epe ertainean, minbizien tratamenduei loturiko kostu txikiagoei esker.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrak animatzen dituzte hautemate goiztiarreko programetan eta baheketa-programetan parte hartzera, minbiziari aurre egiteko denik eta arma onena direlako. Hautemate goiztiarrak, askotan, bizitzak salbatzea esan nahi du, herritarrak bizi ahal izatea; minbizi inbasibo gehienak hasierako fasean hautemanez gero, pronostikoa hobea da, eta bizirauteko probabilitatea % 90etik gorakoa, Osasuneko sailburuak azpimarratu duenez.

 

 

 

                                             GEO TESTA (Gorotzetako Ezkutuko Odola)

Euskadin, Kolon eta ondesteko Minbiziaren bahetzea 2008. urteko maiatzean onartu zen eta hurrengo urteko urtarrilean abiarazi. Programan honako hauek sartzen dira:

 

  • Test immunokimiko kuantitatibo bat Gorotzetako Ezkutuko Odola (GEO) detektatzeko, 2 urtean behin, eta berresteko proba diagnostiko bat kolonoskopia bitartez, sedazio eta guzti.
  • Programaren koordinazio zentralizatua eta gauzatzearen koordinazio deszentralizatua.
  • Lehen Mailako Arretaren inplikazioa eta Arreta Espezializatuarekin estu-estu koordinatzea.
  • Kita etxera bidaltzea eta Osasun Zentroetan biltzea.
  • Datu Base Klinikoekin konektatutako Informazio Sistema.
  • Eta, azkenik, prozesu osoaren eta lortutako emaitzen segimendua eta ebaluazioa, hobekuntza eta berrikuntza horretan txertatuta, emaitzen etengabeko hobekuntzaren gakoak direnez.

 

 

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DonostiakoOsp
    2016.eko urtarrilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Kolon eta Ondesteko Minbizia bahetzeko programak 245.000 gonbidapen egin eta 465 minbizi inbasibo hauteman ditu ➡ https://t.co/

  • @inmaizcoa
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El programa de Cribado de Cáncer Colorrectal de Osakidetza ha realizado 245.000 invitaciones y detectado 465 cán... https:…

  • @JosuneR
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Kolon eta Ondesteko Minbizia bahetzeko programak 245.000 gonbidapen egin eta 465 minbizi inbasibo hauteman ditu ➡ https://t.co/

  • @jeslarra
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El programa de Cribado de Cáncer Colorrectal de Osakidetza ha realizado 245.000 invitaciones y detectado 465 cán... https:…

  • @jeslarra
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Kolon eta Ondesteko Minbizia bahetzeko programak 245.000 gonbidapen egin eta 465 minbizi inbasibo hauteman ditu ... https:…

  • @BarrenaEugenia
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El programa de Cribado de Cáncer Colorrectal de Osakidetza ha realizado 245.000 invitaciones y detectado 465 cán... https:…

  • @damiguel77
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El programa de Cribado de Cáncer Colorrectal de Osakidetza ha realizado 245.000 invitaciones y detectado 465 cán... https:…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    Kolon eta Ondesteko Minbizia bahetzeko programak 245.000 gonbidapen egin eta 465 minbizi inbasibo hauteman ditu ... https://t.co/v7Aq9rMREB

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    El programa de Cribado de Cáncer Colorrectal de Osakidetza ha realizado 245.000 invitaciones y detectado 465 cán... https://t.co/EmLXnnsro5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)