Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Euskadik 2015 urtea 15.754 langabetu gutxiagorekin agurtu zuen , krisia hasi zenetik jeitsiera handienarekin

2016.eko urtarrilak 05

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Angel Toña, prentsaurrean agertu da Vitoria-Gasteizen, 2015eko lan merkatuaren adierazle nagusiak aurkeztera. Izan ere, joan den urtean Lanbideko bulegoetan langabetuen kopurua 15754 pertsonatan jaitsi da, jaitsierarik handiena 2008tik.

 

Enpleguak izan duen hobekuntza nabaria azpimarratuz hasi du bere agerraldia Angel Toñak; industriak , eraikuntzak eta adin gutxieneko kolektiboak , bereziki.

“ Langabeziaren jeitsiera 2015ean krisia hasi zenetik handiena da”, azpimarratu du sailburuak.

 

Hobekuntza honen seinale dira 867.255 kontratu sinatu direla urtean zehar, 2014an baino  %14,24 gehiago. Abenduan, kontratazioak 74821era igo dira, horietatik 4510, %6,03, kontratu mugagabeak dira.

 

Gaur ezagutu diren abenduari buruzko datuak, oro har, enpleguaren martxa ona baieztatzen dute. Itzal batzuk ikusten badira ere, hala nola, behin-behinekotasunaren arloan eta langabeziaren egiturazko  bilakaeran.

 

Azken hilabete honetan, 1848 pertsona gutxiago agertu dira Lanbideren datuetan. Zifra hauek kontuan harturik, langabezian zeuden enplegu eskatzaile totalak, 2015 urtearen bukaeran, 150017 pertsona ziren Euskadin, euskal langabezi indizea %14,1ean utziz. Datu hori 2014ko abenduarekin alderatuz (%15,3) 1,2 gutxiagokoa da.

 

Gizarte Segurantzari dagokionez, afiliazioari begiratuz 907964 pertsona agertzen dira. Abenduan, 3766 kotizatzen duten pertsona berri aukitzen ditugu, ezbairik gabe, krisia hasi zenetik abendurik onena estatistika arloan. Bigarren urtez jarraian, Gizarte Segurantzako afiliatuen urtetik urterako saldoa gehitzen ari da, oro har, okupatuetan. 2014an afiliatuen kopurua 12073 gehitu bazen, 2015ean igoera 20730 izan da, %2,34 igoera.

 

Lanbideko bulegoetan ageri diren langabetuen kopurua %9,5 gutxitu da, hau da 15754 pertsona gutxiago, krisia hasi zenetik jaitsierarik handiena. Hirugarren urtez jarraian urtetik urterako erregistratutako  langabetuen saldoa negatiboa izan  da, baina 2013an zein 2014 jaitsiera leunagoa izan zen (%1). Krisi sasoian lehenengo aldiz, langabeziaren batazbestekoaren  jeitsiera handiagoa da Euskadin Españan baino.

 

Jaitsierarik handiena gizonezkoetan eman da, 10058 langabe gutxiago ageri dira. Emakumezkoen artean, urte bukaeran 5696 langabe gutxiago daude, %6,67 gutxiago iaz baino.

 

Langabeziaren beherakada gazteriarekin lotu beharra dago, gazteen artean baita langabeziaren jaitsiera erlatiboa handiena. Horrenbestez, 25 urte baino gutxiagokoen artean beherakada %15ekoa da, adin horretatik gora jaitsiera xamurragoa da, izan ere, %2,53ra iristen gara 54 urtetik gorakoen artean. “Errekuperazioa errezago ematen ari da langabezian denbora gutxi daramatenen artean eta zailagoa etenik gabe denbora luzez langabezian daudenen artean”, horrela azpimarratu du Angel Toñak.

 

Lurraldeka, Gipuzkoa da denboraleari hobekien aurre egin dion lurraldea eta krisitik ateratzeko egoerarik onenean aurkitzen dena. Lurralde honetako langabetuen kopurua %10,15 jaitsi da, eta langabezi indizea %11,8an geratu da, 2,3 puntu gutxiago EAEko batazbestekoa baino.

 

Bizkaian langabetuen kopurua %9,20 gutxitu da azken urtean, portzentairik baxuena hiru lurraldeekin alderatuz. Arabak ere antzeko emaitzak ditu. Bizkaian eman den langabezi indizea %15,4koa da, EAEko altuena.

 

Aranban, berriz, jaitsiera %9,43koa izan da. Arabako langabetu indizea %14,7koa da, hamarren batzuk baxuago Bizkaia baino eta  sei hamarreneko gehiago EAEko batazbestekoa baino.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Inguralde
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: RT @irekia: Euskadi cerró 2015 con 15.754 personas menos en el desempleo,el mayor descenso desde inicio de la crisis https…

  • @lanbideejgv
    2016.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia: Euskadi cerró 2015 con 15.754 personas menos en el desempleo,el mayor descenso desde inicio de la crisis https://t.co/TtTtIkpTaD

  • @asociacion4
    2016.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi cerró 2015 con 15.754 personas menos en el desempleo, el mayor descenso desde el inicio de la crisis ➡ https://t.co/ao

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi cerró 2015 con 15.754 personas menos en el desempleo, el mayor descenso desde el inicio de la crisis ➡ https://t.co/ao

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cerró 2015 con 15.754 personas menos en el desempleo, el mayor descenso desde el inicio de la crisis ➡ https://t.co/aoHKoD1f7F

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)