Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek bere autobusen ibilbidea aldatuko du bihar, asteartean, Donostian

2016-01-04

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bere autobusek Donostian egin ohi duten ibilbidea aldatuko du bihar, asteartean, arratsaldez, Errege Magoen Kabalgata dela eta.

Euskotrenek Zubieta kalera eramango du Askatasun Etorbideko geralekua, Donostiatik arratsaldeko 16:30etik 20:00etara abiatzen diren autobus zerbitzu guztietan.

Horrez gain, 16:30etik 20:00etara hiriburura heltzen diren zerbitzuak San Martin kaletik sartuko dira Easo kalerantz, bus-errailetik zirkulatuz Pio XII kalera sartzeko. Hori dela eta, erabiltzaileak Easo kalearekin dagoen bide-gurutzean jaitsi ahal izango dira autobusetik.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web gunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko