NIK Patrika Digitala
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskotrenek zerbitzua aldatuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta

2016-01-04

Datorren asteartean urtarrilaren 5ean, Euskotrenek zirkulazioa moztuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan, Errege Kabalgata dela eta.

Zehatzago esanez, honako aldaketa hauek gertatuko dira tranbia zerbitzuan :

BILBOKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da Arriaga-Pio Baroja artean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da.

•    Atxuri – Pio Baroja: zerbitzurik gabe 17:38tik 20:26ra
•    La Casilla – Pio Baroja: ohiko zerbitzua
•    Mozketaren ondorengo lehengo irteerak:
    Atxuri – La Casilla: 20:28an
    La Casilla – Atxuri: 20:21ean

GASTEIZKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da Angulema-Antso Jakituna artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

•    Azken irteera Ibaiondotik     . . . . . . . . . . . . . .    17:45
•    Azken irteera Abetxukotik     . . . . . . . . . . . . .    17:52
•    Azken irteera Angulema-Abetxuko  . . . . . . . .   18:08
•    Azken irteera Angulema-Ibaiondo  . . . . . . . . .   18.16
•    Lehen irteera Angulema-Abetxuko    . . . . . . .    21:38
•    Lehen irteera Angulema- Ibaiondo   . . . . . . . .    21.45
•    Lehen irteera Antso Jakituna-Angulema    . . . .  21:27

Beste aldetik, Euskotrenek jakinarazten du urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:51n, tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak etorriko dira, hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.
 
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2016-01-04

    Comentario de Twitter:
    Euskotren modificará el servicio en el tranvía de Vitoria-Gasteiz con motivo de la Cabalgata de Reyes https://t.co/6CDUJTDNSy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko