Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ostiralean, Urtarrilaren 1ean, sartuko dira indarrean Euskotrenen tranbia zerbitzuen 2016ko tarifak

2015.eko abenduak 30

Datorren urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren tranbia zerbitzuaren 2016ko tarifak.

Tarifa berriak Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu ditu. Erakunde hori Euskal Administrazio Publikoak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek osatzen dute, beste batzuen artean, eta aldaketa hauek aurreikusten dituzte:

BILBOKO TRANBIA

Orain arte bezala geratuko dira JOANEKO TXARTELAREN, OHIKO BARIKAREN ETA GIZATRANS BARIKAREN tarifak. Aldaketa izango duten bakarrak titulu hauek izango dira: 2016an 4,70 euro balioko duen EGUNEKO billetea eta 30 €-ko prezioa izango duen HILEKO bonua.

GASTEIZKO TRANBIA

Orain arte bezala geratuko dira ohiko BAT eta BAT 30D tituluen tarifak. Aldatuko diren tituluak 1,40 euro balioko duen JOANEKO TXARTELA, 4,70 euro balioko duen EGUNEKO billetea eta 0,30 € balioko duen BAT BEREZI diru-zorro murriztua izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek tranbia zerbitzuetako geralekuetan, Bezeroaren Arretarako Bulegoetan, 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean kontsulta ditzakete prezio berriak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko