Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du Espainiako Gobernuaren jarduneko presidente Mariano Rajoyren deia «kortesia instituzionaleko» ekintza bat izan dela

2015.eko abenduak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak zera azaldu du gaur: iragan astelehenean Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteak, Mariano Rajoyk, gobernua osatzeko negoziazioen berri emateko egin zion deia «kortesia instituzionaleko» ekintza bati dagokiola.

Lehendakariak ziurtatu du ezen, azken lau urteetan autogobernuaren defentsan eta aurrerabidean eta bakegintza eta bizikidetzaren gisako beste zenbait kontutan desadostasuna izan bada ere nagusi, izan dutela ere kortesiazko harreman bat, terrorismo islamistaren azken erasoen ondoren, bai eta orain ere, hauteskunde orokorren ostean.

Urkulluk berriz adierazi du «kortesia instituzionaleko» ekintza bat besterik ez dela izan deia, eta alderdi politikoei –kasu honetan, EAJi– dagokiela solaskide izatea eta, beraz, Espainiako estatuaren jokaleku politikoari buruz hitz egitea.

SUTEEI BURUZKO BALORAZIOA

Lehendakariak, halaber, azken egunotan Euskadin izandako suteak aipatu ditu. Azkenekoa asteazken honetan bertan erregistratu da, Bermeon. Esan duenez, suteon «perimetroak» kontrolpean daude, baina hala ere zaintza mantenduko dute, haize-boladak direla-eta.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko abenduak 31

    Creo gobieno en funciones pp su presidente funciones Mariano Rajoy
    Debe dimiti por ejemplo pp hemos echarles nos ha insultado estado ha país vasco

  • @DJacomeNorato
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asegura que la llamada de Rajoy, Presidente en funciones, fue un acto “de cortesía institucional” ➡ https://t.c

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asegura que la llamada de Rajoy, Presidente en funciones, fue un acto “de cortesía institucional” ➡ https://t.c

  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari asegura que la llamada del presidente del Gobierno español en funciones,... https://t.co/xTEFiqZowo

  • @txirene
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asegura que la llamada de Rajoy, Presidente en funciones, fue un acto “de cortesía institucional” ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asegura que la llamada de Rajoy, Presidente en funciones, fue un acto “de cortesía institucional” ➡ https://t.co/atYhSovQah

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)