Berriak Osasuna
Eu

Osasun Arreta Integraleko eredua Euskadi osora hedatuko da datorren 2016ko urtarrilaren 1az geroztik

2015.eko abenduak 30

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu berri du

Arabako ESI-en eraketa, Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten arteko etena gainditzen duen sistema

 

Euskal mapa sanitario berria errealitate bat izango da, datorren ostiraletik aurrera. Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu baitu, iragan abenduaren 28an,  azken bi Erakunde Sanitario Integratuen, Arabako ESIren eta Rioxako ESIren, eraketa. 2016ko urtarrilaren 1az geroztik, hortaz, garai batean Lehen Mailako Arretako eskualde izandako guztiek  dagozkien ospitaleekin bat egingo dute, inguruko zerbitzu soziosanitarioekin elkarlanean, Osasun sailburuak berak legealdiaren hasieran agindu bezala.  

Pertsona bai baita, izan ere, zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari erantzuteko Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten arteko etena -egun euskal osasun sistemak bizi duena- gainditzea xede duen aldaketaren ardatza. 

Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI antolamendu-egitura arreta integraleko eredu bat da, esan bezala, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza-zatiketa gainditzen duena.  Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harrremanetan jarduteko egokiena da, populazio-ikuspuntu batetik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz  batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Era honetan, arreta-prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez; eta baita patologia bera bi arreta-maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere sahiestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu. Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar.

 

EUSKADI, NAZIOARTEKO EREDU 

Hain zuzen ere, National Health Service (NHS) –Nazio Osasun Sistemak-, erakundearen Europako presidentea den Elisabetta Zanon-ek eredu gisa aipatu du Euskadi, osasun arreta integrala bihurtzeko prozesuan murgilduta dauden beste herrialde batzuentzako. Hala eman du aditzera erakunde honetako web orrian argitaratutako artikuluan. Bertan dioenez, “osasun eredu berritzaileen bila buru belarri gabiltzan garaiotan, Euskadiren esperientziak zerikasi franko eskeintzen die integrazio prozesuan diharduten erakundeei”.  

Elisabetta Zanon-en aburuz, euskal ereduak “osasun arretaren zein antolaketaren aldetik hobekuntza garrantzitsuak ekarri ditu lurralde osoan”. Bere esanetan, gainera, “arrakasta honen benetako gakoa aipatutako lidergoan eta eragindako aldaketa kulturalean datza”. “Hauxe da euskal ESI-ek lortu dutena –dio Zanon-ek-, erakunde bereko kide izatearen sentimendua garatuz, hain justu ere osasun arloko profesionalen eta kudeatzaileen arteko komunikazioa, ezagutza eta konfidantza medio”.

 

 Gasteiz, 2015eko abenduaren 30ean

 

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko azaroak 30

    "Arreta" ez da berba egokia, asko zabaldu dez arren. "Cuidado", "atención a" esateko, "artatu" erabili beharko gebuke. Ikus. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, edo Elhuyar.
    Euskaltzaindia
    artatu, arta/artatu, artatzen du ad. Ipar. Zaindu.

    Elhuyar.
    3 v.tr. [cuidar] zaindu, artatu, arduratu
    está atendiendo a su madre enferma: ama gaixorik du eta zaintzen ari da
    4 v.tr. [encargarse] arduratu, ardura/arta izan
    atender el negocio: negozioaren ardura izan

    Arreta, berriz, beste hau da:
    arreta iz. Zerbaitetan jartzen den oharmena. Ik. ardura.

    Laburbilduz, "escuchar con atención" al profesor (arretaz entzun), poco tiene que ver con la "atención a un paciente". En castellano, las dos son "atender", pero en euskara no.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko azaroak 30

    "Arreta" asko zabaldu den arren badirudi ez dela egokia "atención", "cuidado", "encargarse de" esateko. Horretarako, "artatu" berba erabili beharko genuke. Ikus. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, edo Elhuyar Hiztegia.
    3 v.tr. [cuidar] zaindu, artatu, arduratu
    está atendiendo a su madre enferma: ama gaixorik du eta zaintzen ari da
    4 v.tr. [encargarse] arduratu, ardura/arta izan
    atender el negocio: negozioaren ardura izan

  • @iibbaaii
    2015.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral será realidad en todo Euskadi a partir del 1 de enero➡https://t.co/hfdhqyU2CB @…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral será realidad en todo Euskadi a partir del 1 de enero➡https://t.co/hfdhqyU2CB @…

  • @DJacomeNorato
    2015.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral será realidad en todo Euskadi a partir del 1 de enero➡https://t.co/hfdhqyU2CB @…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    El nuevo modelo de Atención Sanitaria Integral será realidad en todo Euskadi a partir del 1 de enero➡https://t.co/hfdhqyU2CB @OsakidetzaEJGV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elisabetta Zanon,National Health Service (NHS) –Nazio Osasun Sistemak-, erakundearen Europako presidentea