Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak autogobernua babestea eta adostasun-gune zabalak bilatzea jotzen du lehentasun gisa ildo horretan aurrera egiteko

2015.eko abenduak 30

Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote Eusko Jaurlaritzaren eledunari; han, hauteskunde orokorren ostean sortutako egoerari ere egin dio erreferentzia

Eusko Jaurlaritzaren eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur ziurtatu duenez, Euskadiko Gobernuaren lehentasun handienen artean sartzen da autogobernuaren defentsa egitea eta elkarguneak bilatzea, ildo horretan aurrera egiteko. Eusko Legebiltzarrean helburu horrekin sortutako lantaldearen barruan eratu behar dira elkarguneok. Hala baieztatu du gaur, Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean.

Iragan abenduaren 20ko hauteskunde orokorren ostean sortutako egoeraren eta gobernagarritasun-akordioak lortzeko ahaleginen inguruan ere galdetu diote Erkorekari. Ildo horretan, deitoragarritzat jotzen du alderdi politikoengan ez dela ikusten partekatutako proiektuen inguruan elkar ulertzeko asmozko jarrera positiborik, eta bai zenbait kontuetan beto gehiegi. «Emaitzei begira, zaila izango da gobernua eratzea ez bada horretarako nahirik» ziurtatu du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak; nolanahi ere, iruditzen zaio benetako ahalegin bat egin beharko litekeela hauteskunde berriak deitzera jo aurretik. Rajoyk Iñigo Urkulluri egindako deiaren inguruan, azaldu du «kortesiazko dei bat» besterik ez zela izan.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, bada uneotan sakondu beharreko kontu bat, Gobernu zentralaren esku-sartzeen bistan: autogobernuaren babesa eta berriztatzea. Atzo bertan, Gobernu Kontseiluak bi legeren aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso bana jartzea onartu zuen. Zentzu horretan, iruditzen zaio premiazkoa dela akordio zabal baten oinarriak ezartzea, Eusko Legebiltzarrean helburu horrexekin sortutako lantaldearen barruan.

Lehendakariak Artur Masekin duela gutxi izandako bileraren inguruan ere jardun du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzak Masekin ulertzeko asmoa du, Nafarroako presidente Uxue Barkosekin bezala. Urkulluk jadanik izan zuen harekin bilera «emankor» bat, Barkos hautatu berritan.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosuneR
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ENTREVISTA] @JErkoreka cree prioritario defender el autogobierno y buscar "acuerdos amplios" para avanzar en él ➡ https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ENTREVISTA] @JErkoreka cree prioritario defender el autogobierno y buscar "acuerdos amplios" para avanzar en él ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    [ENTREVISTA] @JErkoreka cree prioritario defender el autogobierno y buscar "acuerdos amplios" para avanzar en él ➡ https://t.co/rFtckQX0rk

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)