Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

«Asociación para la atención y promoción de colectivos en exclusión social - IZANGAI» elkartea gizarte-interesekoa dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak. (2015-12-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 29

Dekretua, "Asociación para la atención y promoción de colectivos en exclusión social - Izangai" elkartea gizarte-interesekoa dela aitortzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak hala proposatuta, gaurko bileran gobernuak interes sozialeko izendatu du Asociación para la atención y promoción de colectivos en exclusión social - Izangai elkartea.

Izangai elkartea 1999n sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta haren helburuak dira bazterkeria-egoeran dauden kolektiboak artatzea eta sustatzea, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak sortze aldera. Ibilbide historikoa du Bizkaian gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2010etik aurrera.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzeko baldintzak eta prozedura Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan datoz araututa. Interes sozialeko izendatuta, erakundeek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan egindako ibilbidea eta lana aintzatesten dira, eta lehentasuna ematen zaie euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau