
Jaurlaritzak Euskadiko hobien plana aurkeztu du, Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko
Proiektuak 2020 urtera arteko lan-plangintza ordenatu bat jasotzen du, ehorzketa-gune posibleetan ikertzeko.
Aranzadi Elkartearekin –alegia, ikerketzeko eta hobitik ateratzeko lanen arduradunarekin– elkarlanean prestatu dute plangintza.
Eusko Jaurlaritzak plan bat prestatu du Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko. Monika Hernandok, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, gaur goizean aurkeztu du 2015-20 aldiko EAEko Plana, pertsona horiek identifikatzeko asmoz hobien kokapena ikertzen dituena. Aurkezpenean izan da halaber Paco Etxeberria auzitegiko antropologo eta Aranzadi Elkarteko presidentea, elkarte horrexek baitu ikertzeko eta gorpuak hobitik ateratzeko lanen ardura.
Eusko Jaurlaritzak bere Bake eta Bizikidetza planean – zehazkiago, gobernuak iazko urte amaieran aurkeztutako Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programan– hartutako konpromisoari erantzuten dio egitasmoak.
Gaur aurkeztutako agirian bi konpromiso jaso dituzte. Horietatik lehena egia jakiteko eskubidea betearaztearen esparruan kokatzen da, eta desagerrarazitako pertsonei buruzko informazio guztia ahal den heinean argitzeko premiari erantzuten dio.
Hobiak lurpetik ateratzeko asmoz 2002an martxan jarritako prozesuan aurrera egitea da planaren helburua; horretarako, laneko programa egituratu bat ezartzen du, 2020 urtera arte. Plan barruan sartu dute ehorzketa-gune izan litezkeen zenbait tokiren ikerkuntza ere.
2003an Eusko Jaurlaritzak plan bat abiarazi zuen Gerra Zibilean errepresaliatuak, fusilatuak nahiz desagerraraziak izan ziren pertsonen inguruan ikertzeko; ordutik, haien senideek egindako 1.500 eskaerari baino gehiagori erantzun die. Horretarako, Estatuko hainbat ministeriotan banatutako 175etik gora artxibategi, erregistro eta bestelako dokumentazio-zentrotan egin behar izan du kontsulta. Orobat, protagonisten eta senideen 500 lekukotza baino gehiago grabatu dira bideoan. Gertakarioi buruzko ahozko memoriaren funtsezko oinarria eratzen dute.
Lan horren fruitu izan da Euskadiko Hobien Mapa, non berrogeita hamar hilobitik gorako guneei buruzko informazio xehea jaso baita. Horrez gain, hobi komunak dituzten guneei buruzko txosten teknikoak egin, eta halako hobi batzuk lurpetik atera dira.
Planean jasotako bigarren konpromisoa, berriz, Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programaren 4. proiektuari dagokio. Hobiak lurpetik ateratzeko jardute-prozedura eta -protokolo bat zehaztea du helburu; jardunbide horien barruan sartuko da organo polizial eta juridikoei egindako aurkikuntza eta ikerketen berri eman beharra.
Hala, gutxieneko estandar batzuez hornitu nahi dira gorpuak hobietatik ateratzen dituzten taldeak; batetik, egiaren bilaketa bermatzeko; bestetik, justiziaren bilaketari begira prozeduraren baliozkotasuna ere bermatzeko.
-
2016-06-11
Comentario de Twitter:
RT @Memoriaplaza: Presentado el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Guerra Civil: https:/… -
2016-01-02
Comentario de Twitter:
RT @FernandezJonan: El Gobierno presenta el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Gu... htt… -
2016-01-02
Comentario de Twitter:
RT @FernandezJonan: El Gobierno presenta el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Gu... htt… -
2016-01-02
Comentario de Twitter:
RT @FernandezJonan: El Gobierno presenta el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Gu... htt… -
2016-01-02
Comentario de Twitter:
Jaurlaritzak Euskadiko hobien plana aurkeztu du, Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifik... https://t.co/0CXkt9vUCZ -
2016-01-02
Comentario de Twitter:
El Gobierno presenta el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Gu... https://t.co/LEczkaVU5d -
2015-12-31
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Presentado el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Guerra Civil: https://t.co/… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @emiezquerra: #MemoriaHistorica #Euskadi El Gobierno presenta Plan vasco fosas @Equo @EquoBizkaia @PodemosEuskadi_ @PodemosBilbao https:… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @emiezquerra: #MemoriaHistorica #Euskadi El Gobierno presenta Plan vasco fosas @Equo @EquoBizkaia @PodemosEuskadi_ @PodemosBilbao https:… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @emiezquerra: #MemoriaHistorica #Euskadi El Gobierno presenta Plan vasco fosas @Equo @EquoBizkaia @PodemosEuskadi_ @PodemosBilbao https:… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Presentado el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Guerra Civil: https://t.co/… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
#MemoriaHistorica #Euskadi El Gobierno presenta Plan vasco fosas @Equo @EquoBizkaia @PodemosEuskadi_ @PodemosBilbao https://t.co/2plWIcxkda -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Presentado el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Guerra Civil: https://t.co/… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: Euskadiko hobien plana aurkeztu dugu, Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko ➡ https://t.co/oFI… -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
Euskadiko hobien plana aurkeztu dugu, Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko ➡ https://t.co/oFIjM5vX5c -
2015-12-30
Comentario de Twitter:
Presentado el Plan vasco de fosas para la búsqueda e identificación de personas desaparecidas en la Guerra Civil: https://t.co/sA3EWlrvt6