Berriak Lehendakaritza
Eu

Puntako erresonantzia magnetiko digitalak egin ahal izango dira Barrualde-Galdakao ESI-n, pazienteei azterketa eta diagnostiko zehatz eta eraginkorragoa eskainiz

2015.eko abenduak 30

Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak, Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak Galdakao-Usansoloko Ospitalea bisitatu dute, Barrualde-Galdakao ESI erabiltzen duten 313.000 herritarrei zerbitzu emango dien erresonantzia magnetikoen makina instalatu berria ikusteko. Ekipamendu berria hobekuntza nabarmena da eskualdeko pazienteentzat eta OSATEKeko langileentzat, azterketa eta diagnostiko zehatz eta eraginkorragoak egin ahal izango direlako, bai eta bizkorrago ere.

Lehendakariak bisitaldia baliatu du Eusko Jaurlaritzak euskal herritarrentzako osasun-zerbitzua teknologia puntakoenaz hornitzearen alde egin duen apustua nabarmentzeko, eta gaineratu duenez, egungo egoera ekonomikoa dena izanda ere, «Osakidetza abangoardia teknologikoaren goren mailan da».Gainera, lehendakariak gogorarazi du, 2016an ere «Euskadin 1.572 euro inbertituko ditugu pertsonako, Estatuan batez bestean baino nabarmen gehiago, Eusko Jaurlaritzak euskal osasun-sistema publikoaren alde egiten duenaren seinale».

Erresonantzia magnetiko berriaren bidez zehatzago aztertu ahal izango dira honakoak: nerbio-sistema zentrala (tumoreak, gaixotasun inflamatorioak, traumatikoak edo degeneratiboak diagnostikatzeko); sistema baskularra (arteria- eta bena-zirkulazioaren azterlanak, kontrastearekin edo gabe, teknika inbasiboagoak, kateterismoa kasu, saihestu ahal izateko); hezur- eta muskulu-sistema (artikulazioak aztertzeko, kartilago-lesio goiztiarrak aztertzeko aukerarekin); abdomenaren, bularren, etab., azterketak. Gainera, hainbat anatomia-eremuren gaineko azterketa funtzionalak egin ahal izango dira; garunaren jardunari buruzkoak, heste-higikortasunari buruzkoak, kardio-estres azterketak, etab.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Osakidetzak 1.260.000 euro inbertitu ditu puntako ekipamendu hori erosi eta instalatzeko. Halaber, eskerrak eman dizkie OSATEK-Galdakaoko 27 langileei egunez egun egindako lanari esker, euskal herritarrek eta, zehazki, Barrualde-Galdakao ESIren erabiltzaileek Osakidetzan konfiantza osoa dutelako.

Galdakao-Usansolo Ospitalearen kasuan, erresonantzia magnetiko instalatu berriak zentro horretan urtean egiten diren 30.000 azterketetako 8.000 egingo ditu eta errazenak zein konplexuenak egiteko erabiliko da, zentroan instalatutako beste bi makinekin batera.

Halaber, ekipamendu horri esker, orain arte mota horretako azterketarik egin ezin zezaketen pazienteek egiteko aukera izango dute eta, gainera, teknologia berrienekoa denez, seinalea ekipamenduak berak digitalizatzen du, informazioa zuntz optikoaren bidez sistema nagusira helaraziz.  

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos visitado el nuevo equipo de resonancia magnética en Osatek Galdakao. Permitirá diagnósticos más eficientes ➡ https://t.c

  • @mikel_franco
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos visitado el nuevo equipo de resonancia magnética en Osatek Galdakao. Permitirá diagnósticos más eficientes ➡ https://t.c

  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Una avanzada resonancia magnética digital permitirá realizar exploraciones y... https://t.co/e6lqWFebSe

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    Hemos visitado el nuevo equipo de resonancia magnética en Osatek Galdakao. Permitirá diagnósticos más eficientes ➡ https://t.co/V4s8Vnnj7G

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Llano, Jon Guajardo