Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eskumen esklusiboen beste inbasio bat saihestu du ondare inmaterial kulturalaren babesaren arloan

2015.eko abenduak 28
  • Espainiako Gobernuak onartu du Euskadik erabateko eskumena duela ondare bat Ondare Immaterial Kultural izendatzeko, nazioarteko foroetan parte hartzeko eta ondare hori kanpoan sustatzeko eta zabaltzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, tamalgarria da sei hilabetean alde biko negoziazioan aritu behar izana, Espainiako gobernuak «onartzeko eta idatziz jasotzeko Gernikako Estatutuan argi eta garbi adierazita dagoena» eta ziurtatu du «Espainiako Gobernuari aurre egingo diola eskumen-inbasio bat egiten duen aldi bakoitzean».

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak Ondare immaterial kulturala zaintzeko maiatzaren 26ko 10/2015eko Legearen zenbait artikulu Euskadiren eskumenekiko errespetuzko eran interpretatzeko akordioa lortu dute eta gaur, astelehena, argitaratuko dute Estatuko eta Euskadiko aldizkari ofizialek. Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Administrazio Publikoen ministro Cristóbal Montorok sinatu duten akordioa sei hilabetean «Estatua-Euskadi Batzorde Bilateralaren» baitan negoziatzen aritu ondoren lortu da. Akordio horri esker, saihestu egin da Konstituzio Auzitegian errekurtsoa jartzea Euskadik kultura, ondare historiko artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoan dituen eskumen esklusiboak urratzeagatik.

Akordioa 11, 12 eta 14. artikuluen gainean lortu da eta, horren bidez, Espainiako gobernuak errespetatu egingo du Euskadik ondare babestu bat Ondare Immaterial Kulturalaren parte deklaratzeko duen eskumen esklusiboa. Horrela, bada, Espainiako gobernuak ematen duen «Ondare Immaterial Kulturalaren Agerpen Adierazgarrien Deklarazioaren» gaitasuna eta irismena mugatu da. Deklarazio horren bidez, alde bakarreko eran eta Eusko Jaurlaritzaren baimenik gabe, edozein euskal adierazpen Ondare Immaterial Kultural deklaratu zezakeen. Hemendik aurrera, Espainiako gobernuak bi gobernuen arteko lankidetza- eta kooperazio-erlazioak errespetatu beharko ditu.

Gainera, akordioak Euskal Autonomia Erkidegoak Ondare Immaterial Kulturala kanpoan zabaldu eta susta dadin jarduerak egiteko duen gaitasuna onartzen du. Eskumen hori Legeak ere ez zuzen errespetatzen akordioa hitzartu baino lehen. Euskadik era «efektiboan» parte hartzen jarraituko du nazioarteko foroetan, betiere, foro horien helburua ondare immateriala zaintzearren, ondare hori zabaltzeko, sustatzeko, urgentziazko neurriak hartzeko, programak, proiektuak edo jarduerak egitea bada.

Era berean, akordioak eskatzen du bilateralki adostuko direla «Ondare Immaterial Kulturalaren Inbentario Orokorrean» ondareak erregistratzeko metodologiak. Erregistro hori, hain zuzen,administrazioen arteko lankidetza-erakundea izango da hemendik aurrera, Espainiako gobernuak ezarritako erregistro bakar eta nahitaezkoa izan beharrean.

Eusko Jaurlaritza pozik dago akordio honen emaitzarekin, baina uste du tamalgarria dela «sei hilabetean alde biko negoziazioetan aritu behar izana, Espainiako gobernuak onartu eta idatziz jaso dezan Gernikako estatutuan argi dagoena: Euskadik erabateko eskumena du ondare kulturalarekiko babes, sustapen eta heziketako neurriak arautzeko, ondare hori errespetatu eta kontserbatzen dela berma dadin.» Ildo horri jarraiki, Eusko Jaurlaritzak berretsi du defendatu egingo dela «Espainiako gobernuak egiten duen eskumen-inbasio bakoitzaren aurrean» eta ziurtatu du «Espainiako lege bakoitza aztertzen jarraituko duela, Euskadiren eskumenak defendatzearren.»

Euskal kultura-ondareak barruan hartzen ditu kulturaren eta bizimoduen adierazpen-forma aipagarriei lotutako iraganeko lekuak, jarduerak, sortze-lanak, sinesmenak, tradizioak eta gertakariak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Reconoce la competencia de Euskadi para promocionar su Patrimonio Cultural Inmaterial en el exterior @Gob_eus https://t.co/K

  • @AlmudenaOtaola
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Reconoce la competencia de Euskadi para promocionar su Patrimonio Cultural Inmaterial en el exterior @Gob_eus https://t.co/K

  • @euroberri
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Reconoce la competencia de Euskadi para promocionar su Patrimonio Cultural Inmaterial en el exterior @Gob_eus https://t.co/K

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Evitada invasión de competencias exclusivas de Euskadi en materia de protección del Patrimonio Cultural Inmaterial ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    Evitada invasión de competencias exclusivas de Euskadi en materia de protección del Patrimonio Cultural Inmaterial ➡ https://t.co/odDfmWSem8

  • @jerkoreka
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    Reconoce la competencia de Euskadi para promocionar su Patrimonio Cultural Inmaterial en el exterior @Gob_eus https://t.co/KoWoDmPLo8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)