Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Zinegabonak zikloari esker, aurten ere haurrentzako zinea euro bakarrean

2015.eko abenduak 23

Zineuskadik eta EITBk Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatzen duten Zinegabonak zikloak haurrentzako 11 animaziozko film eskainiko ditu opor hauetan

Zinegabonak zikloari esker hirugarren urtez Euskal Herriko zenbait zinema aretotan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Zineuskadik, EITBrekin elkarlanean, animaziozko 11 filma eskainiko ditu euro bakarrean; film guztiak euskarazko bertsioan.

Zikloa abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean izango da eta proiekzioak Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan izango dira. Zine aretoez gain, hiru film EITBren Bilboko egoitzan emango dira, Multibox aretoan. Bertan sarrera doan izango da, baina beharrezkoa da HIRU3 komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.

Animaziozko filma guztiak euro bakarrean eta goizeko 11:00etan proiektatuko dira. Programazioa honakoa izango da:

ABENDUAK 28

  • Marko Makako - Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa

ABENDUAK 29

  • Asterix - Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa

ABENDUAK 30

  • Dragoi Bola - Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa

URTARRILAK 2

  • 7.Ipotxa -  Bilbo, Golem Alhondiga
  • Hurrak eta lapurrak -  Donostia, Principe Zinemak
  • Stand by me Doraemon -  Gasteiz, Florida Zinemak
  • Magiaren etxea - Iruñea, Golem Baiona
  • Yugo&Lala - Urruña, Itsas Mendi

URTARRILAK 3

  • Magiaren etxea - Bilbo, Golem Alhondiga
  • Zipi-Zape -  Donostia, Principe Zinemak
  • Tom txiki - Gasteiz, Florida Zinemak
  • 7.Ipotxa - Iruñea, Golem Baiona
  • Haritzaren bihotza - Urruña, Itsas Mendi

 

Zinegabonak zikloari buruzko informazio zehatzagoa eta egitaraua, atxikitako PDF dokumentuan, edo www.zineuskadi.eu atarian

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)