Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Mugikortasunaren Foroak garraio elektrikoa aztertuko du Kursaal jauregian urtarrilaren 29an

2015.eko abenduak 23
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatuko du
  • Marko Boronat: «Donostiako eta Tolosako kasuak azalduko dituzte»

Vitoria-Gasteiz, 2015/12/23

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Mugikortasunaren Foroaren hirugarren edizioa egingo du urtarrilaren 29an, ostirala, Donostiako Kursaal jauregian, garraioaren eta hirigintzaren arloetako adituek hainbat hiritako ibilgailu elektrikoen bidezko mugikortasun-esperientziak aztertzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendari Marko Boronatek adierazi du jardunaldian Tolosako eta Donostiako esperientziak aztertuko dituztela. «Bi hilean behin egiten diren bilera hauetan, mugikortasunarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte bi orduz. Donostiako saioan lehen mailako enpresek hartuko dute parte, CAFek, Irizarrek eta Oronak, eta mugikortasun elektrikoaren gaineko esperientzien eta produktuen berri emango dute», esan du.

 

«Saio hau, gainera, eragile profesionalei eta adituei ez ezik, herritarrei ere ireki zaie», gehitu du. Donostiako Udaleko ordezkaria Pilar Arana zinegotzia izango da.

 

Azaroan Gasteizen egin zuten Mugikortasunaren Foroan webguneek mugikortasunari ematen dioten balioa eta sektore turistiko zein kulturalarekin duten harremana landu zituzten. Garraioaren, kulturaren eta turismoaren kudeaketako sektoreko ehun profesional inguruk hartu zuten parte. 

 

Horren aurretik, irailean, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat etorriz, Mugikortasunaren Foroaren lehen edizioa egin zuten. Horretan, Euskadiko udaletako, Foru Aldundietako, Eusko Jaurlaritzako, klusterretako eta garraio publiko eta pribatuko enpresetako ordezkariek eta agintariek mugikortasunarekin lotutako jarduerak eta ideiak landu zituzten.

 

«Foroaren helburua Euskadiko herrien eta hirien mugikortasuna hobetzea da, ezagutza partekatuz eta balizko neurriak adostuz», adierazi du Marko Boronat Eusko Jaurlaritzako Garraioen zuzendariak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko urtarrilak 14

    Por los intervinientes más parece una campaña de propaganda a empresas vascas que una solución real a los problemas de movilidad en nuestras ciudades
    Sabemos quienes se llevan todas las subvenciones en materia de innovación y me parece que los ascensores eléctricos y los trenes hace tiempo que han dejado de ser una novedad.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)