Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea onartu du Legebiltzarrak

2015.eko abenduak 23

Hauteskundeetan legez gasta daitekeen gehieneko zenbatekoa % 15 murriztea eta kanpainaurreko propaganda mugatzea aurreikusten du

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legean Bosgarren Aldaketa egiteko Legea onartu du Legebiltzarrak. Horren bidez, genero- eta desgaitasun-arloetako gobernu-politikek hauteskundeetan isla izatea nahi du, baita gaur egungo krisi ekonomikoak eragindako gastu-aurrezpeneko politikek ere. Halaber, beste bi helburu ere badauzka: hauteskundeen garapena eraginkorragoa izateko neurri batzuk ezartzea, eta artikuluetan beharrezko egokitzapenak egitea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak (HAOLO) ekarritako aldaketekin bat etortzeko.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea 1990ean onartu zen eta geroztik lau aldaketa egin zaizkio, lege-aldaketetara eta zegokien garaiko errealitate sozial eta politikora egokitzeko.

Botoa emateko eskubideari dagokionez, Euskadiko legea oinarrizko arauetara egokitu da. Arau horiek alderdi ondoko hauek ezarri dituzte aurretik: botoaren gutun-azalak boto-emaileak sartzea hautetsontzian, mahaiko presidenteak sartu beharrean; atzerrian era iraunkorrean bizi diren pertsonek kontsuletxeetan jarritako hautetsontzietan botatzeko aukera izatea edo atzerriko herrialdeetan aldi baterako bizi diren pertsonek postaz botatzeko aukera izatea. Arlo horretan, botoa baliogabetzat jotzeko arrazoiak zeintzuk izango diren argituko du lege-aldaketak.

Sufragio pasiborako eskubideari dagokionez, hautagai izateko ezintasunen araubidea aldatu egingo da. Hala, bi hautaezintasun berri sartu dira EITBko goi-karguei zein haien sozietate nahiz komunikabideei dagokienez eta sozietate publikoen eta partaidetza gehienbat sozietate publikoek duten sozietate nahiz komunikabideei dagokienez.

Aitzitik, Eusko Jaurlaritzako zuzendariordeek edo lurralde-ordezkariek hautagai izan ahalko dute.

Erakunde-kanpainak

Botere publikoek hauteskunde garaian egiten dituzten erakunde-kanpainei dagokienez, mugapen bat ezarri da. Hala, interes publikoa babesteko eta zerbitzuek ondo funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen direnak bakarrik egin ahal izango dira.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak boto-ematearen inguruko informazioa zabaltzeko egin ditzakeen kanpainen edukia mugatu egingo da, eta boto-ematea sustatzea debekatuta egongo da.

Halaber, alderdi politikoen mugapenak areagotu egingo dira, kanpaina hasi aurretik hauteskunde-propaganda egiteari edo zabaltzeari dagokionez.

Bestetik, egungo krisi ekonomikoa dela eta, gastu publikoa kontrolatu egin behar denez, neurri hauek proposatu dira: gaurtik hasita egingo diren lehenengo hauteskundeetarako hautagaitzen hauteskunde-gastuaren zenbatekoa % 15 jaistea eta Eusko Legebiltzarrerako egiten diren hurrengo hauteskundeen urtean talde politikoei hauteskundeetarako diru-laguntzak izoztea.

Esparru ekonomikoarekin jarraituz, legeak artikuluetan jasotako kopuru ekonomikoak eguneratu egingo ditu, bai KPIren koefiziente-zuzentzailean bai HAOLOk exijitutakoan oinarrituta.

Ekintza positiboak

Era berean, emakumeen eta hauteskundeetan familia-bizitza babestearen aldeko neurriak ezarriko dira. Zehazki, mahaiko kide izendatuz gero, beste bi arrazoi argudiatu ahal izango dira, edoskitze-aldiari eta haurdunaldiari lotutakoak. Era berean, genero-berdintasuna bultzatzeko politiken artean, indarreko testuaren idazketan aldaketa sakona egingo da, hizkuntza ez-sexista erabiltzea bermatzeko.

Irisgarritasun-politikekin eta desgaitasunen bat duten pertsonen integrazioaren aldeko politikekin bat eginik, proiektuak pertsona horiek hauteskunde-prozesuetan parte hartzea sustatzen du eta, halaber, baldintza espezifikoak eta irisgarritasun-neurri gehigarriak zehaztu ditu: ikusmeneko desgaitasunen bat duten pertsonek Braille botoa ematea edo entzumeneko desgaitasunen bat duten pertsonek mahaiko kide gisa parte hartzea, zeinu-hizkuntzako interpreteen laguntzari esker.

Azkenik, hauteskunde-prozesuetan teknologia berriak aplikatzeari dagokionez, honelako neurriak proposatu dira: hauteskunde-mahaien eta lokalen behin betiko zerrenda errolda-bulegoaren webgunean jartzea edo hautagaitzek hauteskunde-inprimaki batzuk Eusko Jaurlaritzaren webgunetik formatu elektronikoan deskargatu ahal izatea.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak bozkatzeko sistema teknologiko berriak esperimentatzeko proba-pilotuak egin ahal izango ditu, Hauteskunde Batzordeak horren aldeko txostena egiten badu.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @emiezquerra
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Cámara vasca aprueba la Ley de Elecciones al #ParlamentoVasco ➡ https://t.co/8qdCz9MKqr

  • @rgartzia
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    La Cámara vasca aprueba la Ley de Elecciones al Parlamento Vasco... https://t.co/ts73N7PRRl

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Cámara vasca aprueba la Ley de Elecciones al #ParlamentoVasco ➡ https://t.co/dydvQjP7S7

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea onartu du Legebiltzarrak ➡ https://t.co/GGwdysz35R #EuskoLegebiltzarra

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea onartu du Legebiltzarrak ➡ https://t.co/GGwdysz35R #EuskoLegebiltzarra

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    La Cámara vasca aprueba la Ley de Elecciones al #ParlamentoVasco ➡ https://t.co/dydvQjP7S7

Komunikabideek behera kargatzeko