
Eusko Legebiltzarrak Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko Legea onartu du. Lege horren helburua da erabiltzaileen segurtasuna areagotzea zein segurtasun juridikoa indartzea
Legea ohitura sozialen bilakaerara egokitu da eta ekintzaileen ekimenaren alde egiten du, bikoiztasunak ezabatu dituelako eta ikuskaritza zein kontrolerako esku-hartzea arrazionalizatu duelako
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea onartu du gaur goizean. Lege horren helburuak hauek dira: jendaurreko ikuskizun eta jarduerak era seguruan gara daitezela erraztea, parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea, ikuskizun horiek egiten diren ekipamenduen erosotasuna eta ingurumen-jasangarritasuna bermatzea eta ikuskizun horiek egiten direnean elkarbizitza baketsua eta ordenatua izatea.
Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, 1995. urtean onartu zen eta indarrean dagoen Legea ordeztuko da. Legearen helburuen artean hauek nabarmendu daitezke: Batetik, ikuskizunen segurtasuna areagotu da; horregatik, ikuskizunak egiten direnean, segurtasuna eta elkarbizitza baketsua ziurtatzen duten baldintzak eskatuko zaizkie ikuskizunen antolatzaileei. Eta, bestetik, aisialdiko ohitura sozialen bilakaerara, establezimendu mota berrietara, gune publikoetan aisialdi-jarduera gehiago egitera egokitu da. Gainera, legeak ekintzaileen ekimenari mesede egiten die, administrazioaren esku-hartzeetan bikoiztasunak ezabatuz
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10.38 artikuluak ezartzen duenez, ikuskizun publikoen arloko eskumena Autonomiarena da esklusiboki, eta horretan oinarriturik onartu zen Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea.
Ia 15 urte pasa dira Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea onartu zenetik. Lege hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuko 10.38 artikuluan jasotzen den ikuskizunen arloko eskumen esklusiboaren baitan eman zen. Hori dela eta, lege berriaren araudian jaso dira parametro sozial eta kultural berriak eta kontuan izan dira, halaber, aisialdiarekin zerikusia duten jardueren egungo orokortzea eta dibertsifikazioa. Horregatik, oreka bilatu behar da ikuskizunak zein jarduerak antolatzen dituztenen, ikusle edo erabiltzaileen nahiz jarduera horiek eragiten dien hirugarren pertsonen sentsibilitate, eskubide eta betebeharrei dagokienez; izan ere, ikuskizunek eragiten dieten hirugarren pertsona horiek elkarbizitza normalizatu batek dakartzan molestiak baino ez dituzte onartu behar.
Horretaz gain, esperientziak diosku pertinentea dela laguna zehatz batzuk betetzea edo lege-babesa indartzea alderdi batzuetan, hala nola ikusle edo erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren araubidean edo zehatzeko araubidean.
Legeak 66 artikulu ditu, bost titulutan, lau xedapen osagarritan, bost xedapen iragankorretan, xedapen indargabetzaile batean eta lau azken xedapenetan banatuta. Gainera, ikuskizun publikoen, jolas jardueren eta establezimendu publikoen katalogoa jasotzen duen eranskina du.
Bost titulu
Legearen I. puntuan zehazten da legearen helburua eta aplikazio-eremua, legez kanpo geratzen diren gaiak zeintzuk diren azalduz eta debekatuta dauden ikuskizun eta jolas jarduerak zein diren zehaztuz.
Gainera, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua arautzen du, administrazioen arteko eta parte-hartze publikorako kudeaketaren eta elkarlanaren ardura izango duena.
II. tituluan, jendaurreko ikuskizunek eta jolas jarduerek bete behar dituzten oinarrizko arauak xedatzen dira: ikusle edo erabiltzaileen eta antolatzaileen, eta horiez gainera, artista, aktore eta gainerako pertsonalaren eskubideak eta betebeharrak. Gainera, alderdi berritzaileenetako bat da legeak beste pertsona batzuen eskubideak ere biltzen dituela, beren interes legitimoetan eraginak jasan dituztenak.
Titulu horretan, haurrak eta gazteak babesteko berariazko aipamen bat dago, bai haurren zein gazteen adinerako egokiak ez diren dantzaleku, diskoteka, ziberlokal eta jolas aretoei dagokienez, bai alkohola saldu zein kontsumitzen den lokaletan haurrak zein gazteak egoteari dagokionez.
III. tituluak establezimendu publikoen eta ikuskizun eta jolas jardueretarako zentroen irekiera-araubidea xedatzen du. Bertan, legeak establezimendu publikoen irekierarako sektoreen araudi desberdinek exijitzen dituzten lizentzien nahaspila errazten du.
Udalerriei dagokie establezimendu publikoen aurretiazko kontrola egitea, baina legeak Gobernuko ikuskizunen agintariek jardueraren beraren arrisku berezi bat dagoenean edo establezimendu batean 700 pertsonatik gora daudenean esku har dezaketela ezartzen du.
Autonomiaren ardura izango da honako ezaugarriak dituzten ikuskizunak zaintzea: zezenak, piroteknia eta hiriarteko bideetan eginiko kirol-frogak.
Eta, halaber, ikuskizunen agintariek esku hartu ahal izango dute 700 pertsonatik gorako ikuskizunetan, sarrera mugatua duten gune publiko hesituetan, esaterako, Azkena Rocken edo BBK Liven.
IV. tituluak zaintza, kontrola eta ikuskaritza arautzen ditu; horrez gain, ikuskizunak bertan behera uztea ere arautzen du kasu hauetan: ikuskizunen izaeragatik denean; ikuskizunek baimenak ez dituztenean edo nahitaezko aurretiazko jakinarazpenak ez dituztenean; pertsonentzako zein ondasunentzako nolabaiteko arriskua dagoenean edo pertsonentzako edo ondasunentzako arriskua ekarriko duten desordena larriak sortuko direla edo egon daitezkeela aurreikusten denean, besteak beste.
Legeak ikusleen edo erabiltzaileen segurtasuna babesteko polizia-zaintza berezia jartzeko aukera du, ikuskizuna edo jolas jarduera egin bitartean, jende asko egoteagatik, aurrekariak badaude iskanbilen edo indarkeriazko gertaerengatik edo ordenarako eta herritarren lasaitasunerako arrisku potentzial bat dagoenean, futbol edo saskibaloi partiduetan gertatzen den antzera.
Ondorio horietarako, lege honetan aurreikusita dago Ertzaintzak zerbitzu bereziak emateagatiko tasa sartzea.
Ikuskizunak egitea edo jendetza biltzeak bildu direnen segurtasunerako arriskuak dakartza, altxor publikoaren kargurako ohiz kanpoko dispositibo polizialak eskatzen dituztenak.
Tasa horren menpe dago ohiz kanpoko polizia-zerbitzuen kontratazioa, jendaurreko ikuskizunetan pertsonen eta ondasunen segurtasunerako uneko edo benetako arriskua dela eta kontratatu beharrekoak. Hori horrela, arriskua aldez aurretik ebaluatu behar da.
Ordaindu beharreko kuota bertaratu diren funtzionario kopuruaren (31 euro bakoitzeko) eta zerbitzuaren denboraren arabera zehaztuko da. Bakarrik hartuko dira kontuan barrutian eta inguruetan prestatutako zerbitzuak, eta ekitaldiak irauten duen bitartean; behar izanez gero, ekitaldiaz aurreko eta osteko orduak ere hartuko dira kontuan. Muga hori ez aplikatzen zaleen eta kirol-kluben eskolta- eta laguntza-zerbitzuen likidazioan.
Tokiko instituzioek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek ez dute tasa ordaindu beharko.
V. tituluan legearen zehapen-araubideaz hitz egiten da. Lau kapitulutan dago banaturik, eta honako hauek zehazten dituzte, hurrenez hurren: arau-hausteen tipifikazioa, zehapen motak, preskripzio- eta iraungitze-araubidea, eta eskumenak nahiz prozedura.
Autonomiako organo eskudunek zigortuko dituzte arau-hauste oso larriak, eta gainerako arau-hausteak zigortzeko eskumena autonomikoa ala lekukoa izango da, kontrolerako eta ikuskaritzarako atribuzioen inguruan egindako banaketaren arabera.
«Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea modernoa eta eguneratua da, eta egungo garaira eta euskal gizartera egokitua dago; gainera, ikusleen, erakundeen eta bestelako hirugarrenen eskubideen eta interesen arteko oreka bermatzen du. Zalantzarik gabe, datozen urteetan ikuskizunen sektorea modu efikazean arautzeko baliozko tresna bat izango da», adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak. Horrez gain, Legebiltzarreko taldeek egin dituzten ekarpenak ere azpimarratu ditu; ekarpen horiei esker adostu baita legea.
-
2015-12-24
Comentario de Twitter:
RT @VOSTeuskadi: 📣APROBADA nueva LEY DE ESPECTÁCULOS PÚBLICOS Y ACTIVIDADES RECREATIVAS de Euskadi►https://t.co/HPXHTmOO03
@rgartzia https:… -
2015-12-24
Comentario de Twitter:
El Parlamento Vasco aprueba la Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas https://t.co/KKwSHlgYHY -
2015-12-24
Comentario de Twitter:
📣APROBADA nueva LEY DE ESPECTÁCULOS PÚBLICOS Y ACTIVIDADES RECREATIVAS de Euskadi►https://t.co/HPXHTmOO03
@rgartzia https://t.co/zigGaDgggC -
2015-12-24
Comentario de Twitter:
RT @VOSTeuskadi: 📣APROBADA nueva LEY DE ESPECTÁCULOS PÚBLICOS Y ACTIVIDADES RECREATIVAS de Euskadi►https://t.co/HPXHTmOO03
@rgartzia https:… -
2015-12-24
Comentario de Twitter:
RT @VOSTeuskadi: 📣APROBADA nueva LEY DE ESPECTÁCULOS PÚBLICOS Y ACTIVIDADES RECREATIVAS de Euskadi►https://t.co/HPXHTmOO03
@rgartzia https:… -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: #IkuskizunLegea
Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko Legea onartu dugu ➡ https://t.co/sErCenhy8s -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
Aprobada la Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas que persigue incrementar la seguridad y... https://t.co/xktzOrUabq -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
RT @rgartzia: Aprobada la Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas que persigue incrementar la seguridad y... https://t.co/xk… -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
RT @rgartzia: Aprobada la Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas que persigue incrementar la seguridad y... https://t.co/xk… -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
RT @rgartzia: Aprobada la Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas que persigue incrementar la seguridad y... https://t.co/xk… -
2015-12-23
Comentario de Twitter:
#IkuskizunLegea
Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko Legea onartu dugu ➡ https://t.co/sErCenhy8s