Berriak Lehendakaritza
Eu

Biztanleak pozik agerdu dira euren udalerrietan dagoen garraio kolektiboaren eskaintzarekin

2015.eko abenduak 23

Biztanleak pozik agerdu dira euren udalerrietan dagoen garraio kolektiboaren eskaintzarekin, hala ere, auto edo moto pribatua da gehien erabiltzen duten garraio modua  (%35ek egunero edo ia egunero erabiltzen dute), Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen   Garraioa eta Mugikortasunari buruzko txostenaren arabera. Garraio kolektiboa, berriz, egunero edo ia egunero hamarretik bik baino ez dute erabiltzen: autobusa %12k, metroa %8k, trena %2k eta tranbia %1ak. Garraio publikoaren erabilera 2004koaren parekoa da

Dena den, aukeratu ahal izatekotan euskal herritarrak garraio publikoaren aldeko hautua egiten dute (%44), eta bigarren lekuan, ibilgailu pribatua (%33). Garraio publikoaren hautua gehiago egiten dute Bizkaian (%53), emakumeek (%50) eta atzerriko etorkinek (%69). Ibilgailu pribatua erabiltzea ohikoagoa da udalerri txikietan (%55).

Joan-etorrietarako garraiobide bat edo beste aukeratzeko arrazoi nagusia erosotasuna da (%61); hori da, arrazoi nagusiena garraio publikoa aukeratzen dutenen artean (%70) eta baita ibilgailu pribatua aukeratzen dutenen artean ere (%67). Aldiz, joan-etorria oinez edo bizikletaz egitea aukeratzen dutenen artean, arrazoi nagusiena osasuntsuagoa dela da (%55 eta %46, hurrenez hurren).

Egunerokoan lantoki eta ikasketa zentroetarako joan-etorriak ere gehienbat ibilgailu pribatuan egiten dira, gehienek garraio publikoa erabili nahiko luketen arren

Lan egin eta ikasten ari direnek ere, egunerokoan lantokietara eta ikasketa-zentroetara egiten dituzten joan-etorrietan gehienbat auto pribatua erabiltzen dute (%47); %20 oinez joan ohi dira eta %14 autobusez. Lantokietara eta ikasketa-zentroetara auto pribatuan joaten diren gizonezkoen portzentajea (%52) emakumezkoena baino handiagoa da (%36), aldiz, emakumeek gehiago erabiltzen dute autobusa (%20, gizonezkoen %9aren parean), eta gehiago dira ere oinez joaten direnak (%23, gizonezkoen %17aren parean). Gazteenek ere gehiago erabiltzen dute garraio publikoa (%25) eta gutxiago kotxea edo furgoneta (%23).

Hamarretik zazpik euren bizilekutik 30 minutu edo gutxiagora lan egin edo ikasten dute (%71).

Gehienak lanera auto pribatuan joaten diren arren, eskura izango balituzte gehienek nahiagoko lukete garraio publikoa erabili (%23k metroa, %22k autobusa, %8k trena eta %2k tranbia). 2004 urtearekin alderatuz, gutxiago dira egun eguneroko joan-etorrietarako kotxea edo furgoneta (%26tik %22ra) eta metroa (%29tik %23ra) erabili nahiko luketenak, oraindik ere gehienek bi horiek aukeratzen dituzten arren gustukoenen artean. Aldiz, autobusa erabili nahiko luketen pertsonen portzentajeak gora egin du (%17tik %22ra).

Garraio kolektiboaren eskaintzarekin pozik da jenda, azken urteetan hobera egin duela edo bere horretan mantendu dela uste da gainera

Gehienak oso edo nahikoa pozik agertu dira euren udalerrietan dagoen garraio kolektiboaren eskaintzarekin (%77). Poztasuna handiagoa da hiriburuetan (%85) eta eskasagoa udalerria txikiagoa den neurrian (%54 udalerri txikienetan).

Erdiek baino gehiagok uste dute garraio publikoak hobera egin dutela azken hiru urteetan (%55), eta %30ek uste dute berdin jarraitzen dutela, aldiz, soilik %5ak uste dute okerrera egin dutela. %38k uste dute Euskadiko garraio kolektiboak Estatukoak baino hobeak direla, %16k berdinak direla eta %4ek besterik ez okerragoak direla; %41ek ez dakite edo ez dute erantzuten. 2004 urteaz geroztik, handitu egin da Euskadiko garraio kolektiboa Estatukoa baino hobea dela uste dutenen portzentajea.

Aurre-ordainketa txartelek eskaintzen dutena positiboki baloratzen da, eta garrantzitsutzat jotzen da txartel bakarra sortzea lurralde osorako. Erabiliko dela aurreikusten da gainera

Hamarretik zortzik badute aurre-ordainketarako txartelen bat (%79); eta egiten den balorazioa oso ona edo ona da bidaietan egiten diren deskontuei dagokionez (%77) eta garraio mota ezberdinetan erabiltzeko dagoen aukerari dagokionez (%85).

Gehienek badakite txartela garraio mota ezberdinetan erabili daitekeela (%73); baina ez probintzia ezberdinetan erabili daitekeenik (%64).

Biztanleek uste dute oso edo nahikoa garrantzitsua dela Euskal Autonomia Erkidego osoan erabili daitekeen txartel bakar bat egotea (%92). Gainera, %26k uste dute txartel bakar hori maiz erabiliko luketela eta %44k noizean behin; batez ere, gazteenen eta ikasleen artean.

Azpiegiturekin ere pozik agertu da jendea: batez ere, metroa eta aireportuekin, gutxiago bigarren mailako errepideekin

Euskadiko azpiegiturei buruz biztanleek egiten duten balorazioa ere gehienbat positiboa da. Hobekien baloratzen den azpiegitura metroa da (%67), eta bigarrena aireportuak (%59). Baloraziorik txikiena bigarren mailako errepideek jaso dute (%48). Tranbia, bi hiriburuetan soilik dagoenez, gutxiago ezagutzen da, eta %40 ez dute baloratu.

Herritarrek uste dute azken hiru urteetan azpiegiturak hobetu egin direla (%50) edo bere horretan mantendu direla (%36), eta soilik %4ek uste dute okerrera egin dutela. Estatuarekin alderatuta, %39k uste dute Euskadiko azpiegiturak Estatukoak baino hobeak direla, eta %32k ez dute galdera hau erantzun edo ez dute erantzuten jakin. 2004 urteaz geroztik handitu egin da Euskadiko azpiegiturak Estatuakoak baino hobeak direnaren hautematea.

Biztanleen %70k ez da astean zehar auto-ilaratan egoten. Portzentaje hori 2004koa baino dezente handiagoa da, orduan %64 ziren auto-ilaratan egoten ez zirenak; aldiz, orduan %29k astean bitan baino gehiagotan topatzen zituzten auto-ilarak, egun portzentaje hori %8ra jaitsi da.

2004 urtearekin alderatuta, ia ez da aldatu trafiko istripuren bat izan duten biztanleen portzentajea.

Dirudienez, eskatzen dena gehiago da dauden garraio kolektibo eta azpiegiturak erabiltzeko erraztasunetan aurrera egitea, erosotasunaren mesedetan, garraio kolektibo eta azpiegituren eskaintza handitzea baino; herritarrak pozik baitaude dagoenarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)