Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

eLiburutegia Euskadi guztira iritsi da

2015.eko abenduak 22

Santurtziko liburutegiko erabiltzaileak ere sar daitezke dagoeneko eLiburutegiaren katalogo digitalean. Hauxe zen liburu digitalak mailegatzeko zerbitzu honetan sartzeko falta zen azken udalerria

Santurtziko udal liburutegiko erabiltzaileak has daitezke dagoeneko eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala erabiltzen, bai eta bere katalogoak eskaintzen duen liburu sorta zabala maileguan hartzen ere. Santurtzi zen –Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartu berria baita- bere erabiltzaileen datu baseak eLiburutegiaren plataforman integratu gabe zeuzkan udalerri bakarra. Egokitzapen tekniko hau gauzatu ondoren, Santurtziko liburutegiko 25.715 bazkideak konekta daitezke eLiburutegira, eta liburu digitalak maileguan deskargatzen hasi.

Liburu digitalen mailegurako zerbitzu hau erabiltzen hasteko udal liburutegira gerturatu beharko dute interesdunek. Bertan emango dizkiete euren erabiltzaile izena eta pasahitza, eta baita beharrezko azalpen teknikoak ere, liburu digitalak maileguan hartzen hasi ahal izateko.

30.460 mailegu

Orain urtebete pasa, 2014ko azaroan ibilbideari ekin zionetik, eLiburutegiak 30.460 liburu eman ditu maileguan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideen artean. Zehazki, 7.846 erabiltzaile izan dira behin gutxienik libururen bat maileguan hartu dutenak.

Tarte honetan, eLiburutegiak gehien mailegatu dituen liburuak hauek dira:

•“Adulterio”  Coelho, Paulo                                                                        98  mailegu

•“20 minutos a la semana para estar en forma” Cánovas Linares, Ricardo   87  mailegu

•“El amor se me hace bola”  Alpuente, Bárbara                                          86  mailegu

•“Legado en los huesos”  Redondo, Dolores                                               83  mailegu

•“El guardián invisible”  Redondo, Dolores                                                  81  mailegu

•“A la sombra del templo”  Martínez de Lezea, Toti                                    79  mailegu

•“Arotzaren eskuak”  Ladron Arana, Alberto                                               78  mailegu

•“Ahaztuen mendekua”  Ladron Arana, Alberto                                           76  mailegu

•“Amaren eskuak”  Jaio Eiguren, Karmele                                                  73  mailegu

•“100 ideas para que tus hijos te obedezcan”  Bacus, Anne                         67 mailegu

 

10.000 liburutik gorako katalogoa: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

eLiburutegiaren katalogoak, egun, 10.000 tituluko kopurua gainditzen du, (10.526 liburu zehazki). 180 argitaletxetakoak eta 4.800 idazle baino gehiagorenak dira liburuok. Zifra hau Ministerioaren eBiblio zerbitzua kontratatu duten Estatuko liburutegi publikoen batez bestekotik oso goian dago (2.000 liburu inguru). 10.000ko kopurua gaindituta, 15.000 liburutara hurbiltzea da 2016rako helburua.

Erreferentziatarako, nabarmentzekoa da Estatu Batuetako eta Europa Iparraldeko herrialdeetako liburutegi publikoek 10.000 tituluko katalogo digitalak dituztela batez beste. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzaren plataforma bakarra da Estatuan nazioarteko batez bestekotik gorako katalogoa duena.

Zer da eLiburutegia?

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako liburu digitalen mailegurako zerbitzua da. eLiburutegiaren erabiltzaileek aldi berean hiru liburu ere har ditzakete maileguan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Mailegua 21 egunean irakurtzeko egin daiteke, bi modutan: artxiboaren deskarga eginez (21 egunez irakurtzeko), edo streaming bidez (deskargarik gabe; irakurtzeko unean Interneterako konexioa behar da).

eLiburutegiaren plataforma Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaile guztiei irekia dago, egun 720.000 lagun baino gehiago.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    Un libro de Paulo Coelho es el más prestado en ebook desde las bibliotecas vascas https://t.co/vy4EYyguTq

  • @gananzia
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    eLiburutegia llega a toda Euskadi https://t.co/vy4EYyguTq

  • @elisa_sdem
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    Interesgarria! #eLiburutegia EAE guztira iritsi da https://t.co/N9KQz6ou4T

  • @liburutegiak
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    #eLiburutegia Euskadi guztira iritsi da https://t.co/aKIlbw3Bhp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)