Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak berretsi du Estatuaren izaera nazio-anitza aitortuko duen trantsizio politiko berri bat behar dela

2015.eko abenduak 23

Urkulluk Eguberrietako ohiko harrera-ekitaldia eskainiko du, euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat bilduko dena

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Eguberrietako ohiko harrera-ekitaldiaren buru, gizartearen ordezkaritza zabal bat bildu dena. Urkulluk trantsizio berri bat abiaraztea premiazkoa dela berretsi du, are gehiago pasa den igandeko hauteskunde orokorren ostean, eta horren ezaugarriak izan behar direla akordioetan oinarritutako politikagintza eta Estatuaren izaera nazio-anitzaren aitortza.

Ekitaldia Lehendakaritzan egin da eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako sailburuez gain, hainbat gonbidatu, tartean, euskal erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoetakoak, enpresa-elkarteetakoak eta sindikatuetakoak, eragile ekonomiko nahiz sozialak eta kultur arloko, unibertsitateen, kiroletako eta komunikabideen ordezkaritza zabal bat.

Urkulluk hasierako hitzaldian gogorarazi duenez, amaitzear den 2015 urteak hasiera eman dio susperraldi ekonomikoari; enplegu-sorrera, horren erakusle. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ekinbidearen xedea joera horri eustea izango da, etorkizun ekonomikoa bermatzeko politiken bitartez eta arreta berezia eskainita gazteen enplegua sustatzeari

Alabaina, lehendakaria pasa den abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak ere izan ditu hizpide, bere iritzian, elkarrekiko begirunez eta nazio-identitatearen aitortzan oinarritutako bizikidetzarako itun politiko berri bat adosteko aukerari bide eman baitiote. Urkullu «trantsizio berri» baten alde agertu da, eta, adierazi duenez, beharrezkoa da Espainiako gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko harremanari berriz heltzea.

Lehendakariak estatu-eredu berri bat ezartzearen alde agertu da, izaera nazio-anitza aitortuko duena, eta, horri dagokionez, euskal alderdi politikoei dei egin die «oinarrizkoan ados jartzeko aurrerapausoak» eman ditzaten, autogobernua gaurkotzea helburu.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko abenduak 29

    Felicito al Gobierno Vasco pues en nuestro continente, específicamente el mundo andino, estamos bregando para que se reconozcan las diferentes identidades, pueblos y culturas de modo de tener un país inclusivo. Bolivia y Ecuador han echado a andar, y el resto de los países al sur del Rio Bravo vamos en la misma senda.
    Felices fiestas y nuevo año promisorio.

  • @anamarti4
    2015.eko abenduak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Urkullu presidió ayer la tradicional recepción de Navidad, a la que asistió una amplia representación de la sociedad➡https://t.…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urkullu presidió ayer la tradicional recepción de Navidad, a la que asistió una amplia representación de la sociedad➡https://t

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urkulluk Eguberrietako ohiko harrera-ekitaldia eskaini zuen, euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat bildu zena ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk Eguberrietako ohiko harrera-ekitaldia eskaini zuen, euskal gizartearen ordezkaritza zabal bat bildu zena ➡ https://t.co/j47mwaeGzb

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    Urkullu presidió ayer la tradicional recepción de Navidad, a la que asistió una amplia representación de la sociedad➡https://t.co/MNLpJGG75R

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)