Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

“PYIRENEFP” proiekturako hitzarmena sinatzea. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015-12-22

Erabakia, " PYIRENEFP Proiektua", 2014-2020eko Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde-lankidetzarako programaren barruan (POCTEFA), egiteko Kataluniako Generalitatekin, Aragoiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Conseil Régional Aquitainerekin, Conseil Régional Languedoc-Rousillonekin eta Conseil Regionla Midi-Pyrenés-ekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen dena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari "PYIRENEFP" hitzarmena izenpetzeko baimena emateko erabakia hartu du. Hitzarmen hau honako eskualde hauekin sinatuko da: Kataluniako Generalitatekin, Aragoiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernuarekin, Conseil Regional Midi-Pyrénees-ekin, Conseil Regional dAquitaine-rekin eta Conseil Regional Languedoc-Rousillon-ekin.

Proiektu honen xede nagusia da, batetik, formazio eta enplegu sistemen ezagutza sendotzea, eta bestetik, parte hartzaile diren eskualdeetan Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna handitzea. Era berean, hitzarmen honen bidez mugaz gaindiko elkartrukeak eta mugikortasun jarduerak ere sustatu nahi dira, hiru lan-ildo hauen bitartez:
-Enplegu eta prestakuntza arloetan mugikortasuna eta osagarritasuna erraztuko dituen ingurune bat sortuz
-Enplegagarritasuna hobetuz, enplegu nahiz prestakuntza arloetan zeresana duten eragileen arteko elkarlanaren sustapenaren bidez
- Ikasle nahiz irakasleen gaitasunak eta kualifikazioa hobetuz

Iruzkin bat
  • @eskalza
    2016-10-13

    Comentario de Twitter:
    Firma de convenio para el proyecto “PYIRENEFP”. (Resumen del acuerdo del Consejo de Gobierno del 22-12-2015) https://t.co/xvJZyT56RN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan