Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

1,6 milioi Lanhitz programaren bidez lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Lanhitz programara aurkeztea eta beronen diru-laguntzak arautzen dituen Agindua. Deialdi honen xedea da, entitate pribatuek Euskadin dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko eta profesionalen elkargoetako kideek beren jarduera profesionalean euskara gero eta gehiago erabiltzea. Horretarako 1.650.000 euro bideratzen ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.

Deialdi honetara bil daitezkeen jarduerak, bi multzotan banatzen dira. Lehen multzoan (LH1) euskaraz lan egiten duten profesionalen elkargoetako kideentzako euskarazko hizkuntza-trebakuntza kokatzen da, berariazko prestakuntza barne, betiere lan profesionalari zuzenean lotutakoa eta dagokion elkargoak antolatua bada. Multzo honi deialdiaren 100.000 euro dagozkio. Ez dira diruz lagunduko deialdi honen bidez sektore publikoan lan egiten duten kideen prestakuntza eta trebakuntza.

Bigarren multzoan (LH2) berriz, EAEn lantokiak dituzten entitate pribatuen lehen euskara-planaren diseinua eta kudeaketa-plana egitea kokatzen dira. Multzo honi deialdiaren gainerako 1.550.000 euroak banatzen dira. Lehenik, 2015ean Bikain Ziurtagiria eskuratu duten entitateek jasoko dute horregatik dagokien diru-kopuru gehigarria. Gainerakoa, lehen euskara-planaren diseinua eta 2016rako kudeaketa-plana garatzeko eskabidea egin duten entitate guztien artean banatuko da.

Laguntza deialdi honetan parte hartu nahi duen orok 2016ko urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra arte izango du eskabideak aurkezteko epea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau