Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Haur hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculum Dekretuak. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

Dekretua, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko duena.

Dekretua; Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen duten Dekretuak onartzea adostu du gaurko bileran.

Heziberri 2020 Planak bigarren proiektu gisa jasotzen du Dekretu hauek onartzea. Heziberri 2020 Euskal Hezkuntza Sistema sendotzeko plana da, hezkuntza alorreko eskumenen bilakaera hoberenaren bidez, beti ere Euskal Hezkuntza Sistemak hogeita hamar urte baino gehiagoan pilatu duen esperientzia aintzat hartuta. Oinarrizko Hezkuntzarako Dekretu bakarra aurkeztu izana da -bertan derrigorrezko hezkuntzaren prozesuari osotasunean leku eginez- Gobernu Kontseiluak onarturiko Dekretuen funtsezko elementuetako bat.

Heziberri 2020 Planak, oinarrizko konpetentzia guztiak garatzeko erronkari ematen zaion erantzunean du abiapuntua: bai zehar-konpetentziei (ikasten ikasteko eta prentsatzen ikasteko konpetentzia, ahoz nahiz modu digitalean komunikatzea, elkarrekin bizitzen jakitea, ekimenez jokatzen jakitea eta norbera izaten jakitea) eta bai diziplina baitako oinarrizko konpetentziei dagokienez (hizkuntza eta literatura konpetentzia, matematikarako konpetentzia, zientziarako konpetentzia, teknologiarako konpetentzia, gizarterako konpetentzia, arterako konpetentzia eta konpetentzia motriza). Diziplina arlo bakoitzean beharrezko diren prozedura eta gaitasunak osotasunean definitu dira, pertsona guztiak bizitzarako ongi prestaturik irtengo direla bermatzeko helburuz.

Erantzun hauek guztiek hezkuntza komunitatearekin partekaturiko kultura pedagogikoa osatu dute, eta horretan du oinarria Heziberri 2020 planak. Dekretu hauek hezkuntza eragile guztien parte hartzearekin egin dira lehen aldiz. Euskal Hezkuntza Sistema garai berrietara eta erronka berrietara egokitzea helburu duten dekretuok, eragileek egin dituzten ia 900 ekarpenekin aberastu dira.

Dekretu hauen alderdik berritzaileenetako bat honako hau da: lehen aldiz, ikaslearen irteera-profila ezarri dela. Irteera perfil hau baliagarria da, hain zuzen ere, Euskal Hezkuntza Sistemaren erronkei aurre egin eta lan ildo estrategikoak zehazterakoan.

Ikasleen irteera-profilak, era berean, irakasleen profila definitu ahal izatea ere ahalbidetu du, hezkuntza ahalik eta onena eskaintzeko helburuarekin, kalitatezko irakaskuntzaren bidez. Dekretuok, gainera, irakasleei hastapeneko eta etengabeko prestakuntza egokia ekaini nahi die, kalitatezko garapen profesionala izan dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau