Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko diru-laguntzak. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak laguntzadun enpleguko jardunak garatzeko Lanbideren laguntzen deialdia baimendu du, pertsona ezgaituak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa. Diru-laguntzen zenbatekoa 850.000 eurokoa da.

Hain zuzen, desgaitasun larriak dituzten pertsonei -laneratzeko zailtasun handienak dituztenak- lan-merkatu arruntera sartzen eta bertan lanpostuari eusten laguntzeko ildo bat da, bai eta kontratatutako pertsona desgaituak integratzeko prozesuan enpresei laguntza teknikoa emateko ere, Lagundutako Enplegu jarduketen bitartez.

Lagundutako jarduera sorta bat da, hain zuzen, desgaitasuna duen pertsona kontratatu aurretik nahiz hura lanpostuan sartu ondoren gauzatzekoa.

Laguntzak jaso ahal izateko, pertsona desgaituen laneratze- eta enplegu-aukeren azterketa-jardueraren helburuak bete behar dira (kontratu mugagabea edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen aldi baterako kontratua)

Diru-laguntzaren onuradun izan daitezke espezializatutako langileekin lagundutako enplegu-jarduketak gauzatzen dituzten enplegu-zentro bereziak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak, zeinen xede soziala desgaitasuna duten pertsonen laneratzea eta halakoen aldeko enplegu-sorrera baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau