Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

4,5 milioi euro baino gehiago, atzerriko lan-zentroetarako pertsonak kontratatzen dituzten euskadiko enpresetarako. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbideren bi laguntza-deialdi baimendu ditu gaur. Guztira, 4,5 milioi euroko baino gehiagoko zenbatekoa izango dute, eta atzerrian lan-zentroak dituzten Euskadiko enpresek pertsonak kontratatzea izango dute helburu.

Lehen laguntza lerroaren helburua enpresek eskaintzen duten lanpostuarekin lotutako prestakuntza edo eskarmentua duten eta Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa izena emanda duten 35 urtetik gorako pertsonen kontratazioa estimulatzea da. Programa horrek 1,52 milioi euroko zuzkidura du.

Enplegua sortzeaz gainera, laguntza-programa honek euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea ere hobetu nahi ditu, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako Enplegu Planak ezartzen duen moduan.

Ezingo dira 12 hilabete baino gehiago diruz lagundu. Kontratuek lanaldi osokoak izango dira, eta gutxieneko sei hilabeteko egonaldia bermatu beharko dute euskal enpresa bati lotutako atzerriko lantoki batean..

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetako soldata eta Gizarte Segurantzaren kostuak barne, kontratatutako pertsonaren adinaren arabera finkatzen da. 40.500 euroko laguntza da gehiengoa 35 eta 44 urte arteko pertsona bat kontratatzean eta 45.000 eurokoa 45 urte gorakoak kontratatzean.

Hauek dira laguntzon hartzaileak: EAEko enpresa publiko zein publiko-pribatuak, atzerrian ezarrita dauden lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde berekoak diren enpresak dituztenak, bai eta atzerrian ezarritako enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresak edota atzerrian ezartzen ari direnak (prozesua behar bezala justifikatzen bada) ere.

Laguntza hau, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2014 eta 2020 arteko programa operatiboaren bitartez.

Praktikak atzerrian

Euskadiko enpresa-sareari ematen dion laguntzaren arloan, zehazki nazioartekotze-ahalegin handia egiten duten enpresei, Jaurlaritzak lan-eskarmenturik gabeko 34 urtetik beherako langabeak praktiketan kontratatzeko 3,05 milioi euroko laguntzen-ildoa baimendu du gaur.

Pertsona horiek hauetako tituluren bat eduki beharko dute: unibertsitatekoa, erdi edo goi mailako lanbide-heziketakoa, horien baliokidetzat ofizialki onartutako beste bat edo profesionaltasun-ziurtagiria. Halaber, hautagaiek lana behar bezala gauzatzeko enpresek eskatzen dituzten hizkuntza-gaitasuna izan beharko dute. Diru-laguntza hauek pertsona horien lan-ikuspegia hobetzeko eta laneratzea errazteko aukera dira.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jaso nahi dituzten enpresa pribatuek edo publiko-pribatuek EAEn egoitza, helbide fiskala edo lantoki bat izan beharko dute, eta atzerrian lantokiak, partaidetutako enpresak edo talde bereko enpresak, edo atzerrian dauden enpresekin kolaborazio akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak izan, edo atzerrian inplantatzeko prozesua martxan izan. Halaber, kontratazio berriaren ondorioz, lanpostu horretaz arduratzen zen langilerik kaleratu ez dutela egiaztatu beharko dute.

Kontratuaren gutxieneko iraupena hamabi hilabetekoa izango da, eta jardunaldi osokoa. Gazteari eskainitako lanpostua duen formazio akademiko eta profesionalera egokituta egon beharko da. Kontratatutako pertsonak Estatutik kanpoko lantokietan arituko dira lanean, eta gutxienez bederatzi hilabeteko egonaldia bermatuko zaie.

Soldata zein gizarte-segurantzako kostuak ordaintzeko laguntzak kontratuaren lehen 12 hileak ordaintzen laguntzeko balio izango dute. Diru-laguntza hauek, kontratatutako pertsonek duten titulazioaren arabera ezberdinak izango dira: 26.200 euro artekoak unibertsitate mailako tituludunentzat; eta 23.600 euro artekoak formazio profesionala dutenentzat.

Laguntza hau, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du, 2014 eta 2020 arteko programa operatiboaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau