Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

5,5 milioi eraikinak, jasangarritasun irizpideak erabilita, eraginkortasunez birgaitzeko proiektuak diruz laguntzeko. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa. Gastuak finantzatuko duena: RENOVE planaren laguntza-deialdia. Planaren xedea: etxebizitza eta eraikinen birgaitze eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak prestatzea, eta horien ondoriozko obrak egitea.

LABURPENA

Birgaitze Eraginkorrerako Renove Planaren diru-laguntzen deialdia arautzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Eraikitako ondarean esku hartzeko proiektuak egiteko zein horien ondoriozko lanak gauzatzeko dira aipatutako diru-laguntzak.

Ondorio horietarako, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak 5,5 milioi euroko partida onartu du 2016rako etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinak edo eraikin-multzoak birgaitzeko proiektuak diruz laguntzeko, betiere horrelakoek irisgarritasun-baldintzak, energia-eraginkortasuna zein suteen aurreko segurtasuna hobetzea jasotzen badute.

Jabe-erkidegoek, udalek, tokiko entitate txikiek, etxebizitzako sozietate publikoek eta etxebizitzen sustapen publikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta etxebizitzaren erabilera nagusia duten eraikinetan, bloke edo etxaditan multzokatuetan, esku hartzeko proposamenak aurkezten badituzte eta eraikin horiek 1980 baino lehen egin badituzte.

Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2016 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren 6 estrategia-lerroetako bat da. Instituzioen arteko elkarlanaren aldeko konpromiso argia du, eta sinergiak eraikitzeko eta enpleguaren zerbitzura jarritako baliabide publikoen erabilera eraginkor eta jasangarria ziurtatzeko helburua du.

Birgaitzearen inguruko laguntza-programa honek Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaren printzipio eta helburuei erantzuten die, hala nola 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren 4. Ardatzari, Europako Zuzentarauei jarraiki birgaitze jasangarria, soziala, ekonomikoa eta integragarria egiteko eredu berria sustatzekoa.

Auzo-erkidegoekin lankidetzan, EAEn lehendik eraikita dauden etxeen jasangarritasuna sustatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, ekonomia biziberritzeko, enplegua sorrarazten eta eraikuntzaren arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera sustatzen, hartara pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta familien energia-faktura murriztearren.

Aurreikusitako hirigintza-arloko berritze-jarduerek zuzenean eragiten dute etxebizitzen energia-aurreztean eta -eraginkortasunean, Europako aurreikuspenekin bat etorriz, karbono-isurketa txikiko ekonomia lortzeko zein berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko abenduak 29

    esta orden que regula las subvenciones del Plan Renove en materia de rehabilitación ¿cuándo se publica en el BOPV?
    Gracias