Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

461 milioi euro DBE eta EPO beharrei erantzuteko. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenten prestazio ekonomikoak.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Kontzeptua: diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako etxebizitzarako prestazio osagarriaren prestazio ekonomikoak.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñaren proposamenez, gobernu-kontseiluak 461 milioi euroko gastua baimendu du 2016an Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien beharrei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak bi gastu-espedienteen onarpena aurreratzea erabaki du (378.498.196 euro DBErako eta 82.501.804 euro EPOrako), 2016ko urtarriletik bi prestazioak finantzatzeko baliabideak eduki ahal izateko, biak hilero ordaintzen baitira.

Orain dela aste batzuk, 2016ko sailaren aurrekontua aurkezterakoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak azpimarratu zuenez, nahiz eta ekonomiaren hobekuntza antzematen hasi den eta tendentzia hori mantentzea espero den, "milaka pertsona egoera larrian jarraituko dute 2016an", eta, ondorioz, erakundeen sostengua behar izango dute. Testuinguru horretan, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarria abian jartzea erabaki du gaur Gobernuak.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, bizikidetza-unitate batean bildutako pertsonek jasotzen dute baldin eta ez badute oinarrizko gastuei edota gizarteratze-prozesu batetik eratorritako gastuei aurre egiteko beste diru-sarrera.

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) osagarria da. Prestazio horien onuradunen etxebizitza alokairuaren edota ostatuaren ordainketekin lotutako beharrizanak estaltzera bideratuta dago.

Subjektiboak eta unibertsalak direnez, bi prestazioen aurrekontu-sailak beharren arabera handituko dira. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legearen arabera, Lanbideri dagokio bi prestazioak izapidetzeko eta ebazteko eskumena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau