Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak demokraziak "ETAren terrorismoa garaituko duela" ziurtatu du

2010.eko irailak 02

Lehendakariak Kultura ministroarekin batera inauguratu du Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea

Jauregi berritua, Lehendakariaren hitzetan, "askatasunaren eta giza eskubideen alde orotariko jarduerak aurrera eramateko plataforma ezin hobea da, ildo horretatik doazen ekimen, proiektu eta erakunde guztiak hartzen baititu, indarkeria eta intolerantzia izan ezik". 

Patxi López lehendakariak demokraziak, diktadura garaitu zuen bezala, ETAren terrorismoa eta "Euskadi mehatxatzen jarraitzen duen mentalitate totalitarioa" garaituko dituela ziurtatu du. 

Lehendakariak Donostiako Aieteko Jauregian dagoen Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea inauguratzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek. Ángeles González-Sinde Kultura ministroa eta Odón Elorza Donostiako alkatea ere bertan izan dira, baita gainerako euskal erakundeetako hainbat ordezkari ere.

Jauregi berritua, lehendakariaren hitzetan, "askatasunaren eta giza eskubideen alde orotariko jarduerak aurrera eramateko plataforma ezin hobea da, ildo horretatik doazen ekimen, proiektu eta erakunde guztiak hartzen baititu, indarkeria eta intolerantzia izan ezik". 

Franco diktadorearen udako etxe ohia "bizikidetza, errespetua eta tolerantzia toki bihurtu da. Eta horrela, demokraziak diktaduraren aurrean eta askatasunak totalitarismoaren aurrean lortu zuten garaipenaren metafora bikaina da", esan du lehendakariak. Zentzu horretan, Patxi Lópezek demokraziak, diktadura garaitu zuen bezala, "ETAren terrorismoarekin eta gaur Euskadi mehatxatzen jarraitzen duen mentalitate totalitarioarekin gauza bera egingo duela" erantsi du. 

Lehendakariak gaur egun Euskadin dugun erronka "herritar askeen Euskadi bat, zapaldua izateko saiakuntza guztien kontra moralki indartuta dagoena, eraikitzeko oinarriak jartzea" dela azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria