Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaritzako egitura aldatu da Gogorari tokia emateko. (2015-12-22(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 22

Dekretua, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak onartu du gaurko bileran Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala aldatzea, Gogora-Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu delako.

GOGORA sortzeko legeak ezartzen du izaera administratiboko autonomiadun erakunde hori atxikita egongo dela memoria eta bizikidetzarako politika publikoa bultzatzeko erantzukizuna eta egitekoa dituen Eusko Jaurlaritzako sailera.

Eusko Jaurlaritzaren sailen eskumenen oraingo banaketa kontuan izanda, politika publiko horien ardura Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiari dagokio; hori dela-eta, egitura aldaketa onartu da, bertan institutua sartzeko aukera egon dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau