Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako 2014-2015 epera aurkeztutako 10 pertsonetatik 7k proba gainditu du

2015.eko abenduak 22

Astebete pasa eta gero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak adierazi dute pozik daudela EPEan lortutako emaitzekin, Donostia eta Barakaldoko proben antolaketa zuzenarekin eta bertan bizitako erabateko normaltasunarekin, EPEan antolakuntza-lanetan lagundu duten Osakidetzako 600 pertsona baino gehiagoren lan bikainari esker. Ildo horretatik, eskerrak eman dizkiete ere Aldundiei eta inplikaturiko Udalei, Ertzaintzari, garraio zerbitzu publikoei, Eusko Jaurlaritzako Emergentziei, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) eta baita EHU/UPVri eta BECi ere haien ezinbesteko elkarlanarengatik.

Datuak aztertuta, probetan parte hartu zuten pertsonen batez beteko adina 37 urte da. Eta azpimarratu beharra dago aurkeztutako pertsona guztietatik, %81,07 emakumeak izan direla, gizonezkoen %18,93aren aurrean. Datu hau logikoa da, kontutan izanda Osakidetza bera dela emakume gehien enplegatzen duen euskal enpresa. Zentzu honetan, Sailaren zein Osakidetzaren arduradunek balioa eman diote erakundeak egindako ahaleginari, ospitalizatutako 12 pertsonek –gehienak erditzear edo erditu berri zeuden emakumezkoak- azterketa haien ingresu-lekuan egin zezaten, zehazki, Basurtu, Gurutzeta, Txagorritxu eta Donostiako Ospitaleetan –nahiz eta hasiera batean 53 pertsonetarako aurreikuspena egin zen, ingresatuta egon zitezkeela jakinarazi baitzuten– eta baita titia emateko 37 kabina doitu izanari ere.

Gainera, egokitzapen teknikoak prestatu ziren 154 pertsona ezinduentzat; horien artean, letra tamainaren eta motaren egokitzapenak eta ikusmen-urritasunak dituzten pertsonentzako programa informatikoak, zeinu-interpreteak eta entzumen-urritasunak dituzten pertsonei egokitutako  argibideak, etab.

Eskaintza hau, guztira 1.010 lanpostu eskaintzen dituena, legediak epealdi honetarako onartzen duen gehienezko kopurura iristen da. Zehazki, Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek berriro ere nabarmendu dute Enplegu Publikoaren Eskaintza hau segurtasun juridikoarekin blindatu nahi izan dela. Eskaintzak berak EAEko profesionalen interesaz gain Estatuko beste Erkidegoetako hautagai askoren interesa piztu du; izan ere,hainbat Erkidegotan EPE batzuk bertan behera gelditu dira, Estatuaren Administrazioak ezarritako lege-muga gainditu izanagatik. Hain zuzen ere, Osakidetzako Enplegu Publikoaren Eskaintza honetara aurkeztutako 40.536 pertsonetatik 6.999 euskal osasun sistema publikoan lan egiteko aukerak erakarrita etorritako  beste Autonomia Erkidegoetako profesionalak ziren (%17,27).

Hona hemen aurkeztu direnen eta azterketa gainditu dutenen kopuru probisionala, kategorien arabera:

Kategoria

AURKEZTUTAKOAK

  

   GAINDITU DUTENAK

FAK. ESP. FAMILIA-MEDIKUA - LMAT

1.380

 

690 (%50)

FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMAT

167

 

167 (%100)

 

EMAGINA

412

 

409 (%99,27)

ERIZAINA

10.403

 

8.892 (%85,48)

FISIOTERAPEUTA

1.142

 

1.078 (%94,40)

LABORATEGIKO TEKNIKARIA

1.728

 

659 (%38,14)

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

8.671

 

6.852 (%79,02)

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

7.285

 

4.790 (%65,75)

ZELADOREA

9.348

 

5.171 (%55,32)

GUZTIRA

40.536

 

28.708 (%70,82)

EPEko arduradunak interesik handiena jarri dute hautaketa-prozesuaren gardentasuna bermatzeko neurriak sartzen, azpimarratuz, gainera, helburua betetzeaz haratago emaitzak ezin azkarrago argitaratu egin direla. Izan ere, EPE honetan egin ziren bederatzi proben emaitza probisionalak egunean bertan zabaldu ziren, nahiz eta gero, tribunalak, azterketa kopuru txiki batean zuzenketa batzuk egin. Esan bezala, emaitzak behin-behinekoak dira, eta zorroztasuna bermatu ahal izateko, izangai bakoitzak hamar egun baino gehiago dauka, berau barne, egoki irizten dituen erreklamazioak egitek 

 

2014-2015 EPE ZENBATEKOTAN

Zaintzaile/laguntzaile kop.: 600 lagun inguru

EAEtik kanpo etorri direnen kop.: 40.536tik 6.999 pertsona, hau da, %17,27; ehunekorik handiena EAEren probintzia mugakideetatik, hain zuzen ere.

Aurkeztutako EAEko lagun kop.: 33.537: Arabatik 6.999, Bizkaitik 18.469, eta Gipuzkoatik 8.069

Azterketa ospitaleetan egin dutenen kop. - erditze edo gaixotasun larrien kasuak: 12 lagun, nahiz eta 53 izango zirela aurreikusita egon; probak Basurtuko ospitalean, Gurutzetako ospitalean, Txagorritxun eta Donostia ospitalean egin zituzten

Aurkeztu den ezinduen kop.: ezintasunen bat duten 154 lagunentzako egokitzapen teknikoak egin dira, hala nola

  • Ikusmen-urritasunen bat dutenentzat letra tamaina eta mota egokitzea
  • Ikusmen-urritasun osoa dutenentzat berariazko programa informatikoak
  • Entzumen-urritasuna dutenentzat zeinu-interpretea eta megafoniako argibideak idatziz jasotzea
  • azterketa denbora luzeagoan egiteko aukera, aplikagarri den araudiarekin bat egiteko
  • mugikortasun mugatua duten pertsonei laguntzea
  • oiko gorputz-adarretan urritasunen bat dutenei azterketa-orrian erantzunak markatzen laguntzea
  • egokitzapen tekniko bereziak behar dituztenentzat gela bereziak jartzea

Gizon-emakumeen kop.: 7.672 gizon eta 32.864 emakume; hots, %18,93 eta %81,07, hurrenez hurren

Aurkeztun direnen batez besteko adina: 37 urte; nagusiena 64,82 urtekoa, eta gazteena 16,5 urtekoa

Izangai gehien izan dituen kategoria FE Familia-medikua LMAT izan da, eta gutxien izan dituena Fisioterapeuta

Titia emateko gela/kabina kop.: 37

 

Gasteizen, 2015 eko abenduak 22

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • jon
    2015.eko abenduak 27

    Hay que reconocer que hubo una buena organización. Si cabe alguna sugerencia para próximas convocatorias, las interrupciones por megafonía durante el ejercicio del examen se deberían limitar o compensar.
    Los criterios de elaboración de las listas de contratación resultantes de esta OPE, ¿son las mismas que las anteriores (Acuerdo de 9 de mayo de 2011), o cambian?. Si cambian, ¿dónde se pueden consultar? Gracias