Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea ahalbidetuko dien dokumentazioa arautu du

2015.eko abenduak 23

Eusko Jaurlaritzak trans pertsonek Euskadin, Erregistro Zibilean beren sexua zuzendu arte libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko, erabili ahal izango duten dokumentazio administratiboa arautzeko dekretu bat onartu du. Trans etorkinek beren jatorrizko herrialdean erregistro-aldaketa gertatzen den arte erabili ahal izango dute dokumentazio hori.

Dokumentazioa (identifikazio-txartela) jaulkitzeko prozedura interesdunak, bere kabuz edo behar den bezala ordezkatuta, eskatzen duenean hasiko da. Eskatzailea adingabea baldin bada, bere legezko ordezkariek egingo dute eskaera, baina adingabeak beti entzuna izateko eta bere iritzia emateko eskubidea izango du, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeko 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eskaeran, eskatzailearen identifikazio berriarekin lotutako datuak idatzi beharko dituzte. Horretarako, berez edo abizenekin konbinatuta, ohorearen kontrakoak diren edo identifikazioa nahasgarri egiten duten izen propioak erabiltzea saihestuko da. Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Horretarako, honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko da: Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gida-baimena, Atzerritarren Nortasun Txartela edo identifikatzeko balio duen jatorrizko herrialdeko agintaritza eskudun batek jaulkitako edozein agiri ofizial –zalantzarik baldin badago, dagokion agintaritza kontsularrak ziurtatu beharko du.

Osasun arloan, dekretu honen bidez araututako dokumentazioa daukaten pertsonek honako eskubide hauek izango dituzte:

  • Libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko eskubidea.
  • Libreki aukeratutako genero-nortasunari dagokion izenarekin identifikatuak izateko eskubidea.
  • Dokumentazio administratiboa egokitzeko eskubidea; salbuespen gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ardurapean dagoen osasun-historial konfidentzialean, dagokion pertsonaren inguruko beharrezko erreferentziak egingo dira.

Hezkuntza arloan, dekretu honen bidez araututako dokumentazioa daukaten pertsonek honako eskubide hauek izango dituzte:

  • Libreki aukeratutako genero-nortasunaren arabera tratatuak izateko eskubidea.
  • Libreki aukeratutako genero-nortasunari dagokion izenarekin identifikatuak izateko eskubidea.
  • Ikastetxeko dokumentu administratiboak egokitzeko eskubidea, adibidez: ikasgelako zerrendak, kalifikazioen informazio-buletina, ikasle-txartela, hauteskunde sindikal edo administratiboetarako hautesle-errolda eta bestelakoak. Helburua honako hau da: dekretu honetan xedatutakoaren arabera jaulkitako dokumentazio administratiboan adierazitakoari jarraiki ikasle, langile eta irakasle transexualek beretzat duten generoa kontuan hartzea.

Aurretik adierazitakoa gorabehera, ikaslearen espediente ofizialean ofizialki erregistratutako nortasun-datuei eutsiko zaie.

Pertsonen Sexuaren Aipamena Erregistro Zibilean Zuzentzea Arautzen duen martxoaren 15eko 3/2007 Legeari esker, pertsona horiek Erregistro Zibilean agertzen diren sexua eta izen propioa aldatu ditzakete, eta horrela, pertsona horien izenean dauden administrazio-agiri guztiak beren egiazko genero-identitatera egokitzea errazagoa da. Dena den, lege horretan, transexualitatea osotasunean tratatzeko garrantzi handikoak diren arlo batzuk arautu gabe daude.

Pertsona horien egoera oso konplexua da, ordea, eta erregistro-aldaketez haratagoko arreta integrala eskatzen du. Horregatik, Eusko Legebiltzarrak transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea onartu zuen, pertsona horiei arreta integrala emateko eta transexual izateagatik, edo egoera pertsonal edo sozialagatik, legedian dauden diskriminazio-eragile guztiak gainditzeko, eta, horrekin batera, Konstituzioan bereizkeriaren aurka, nortasuna askatasunez garatzearen alde eta pertsonaren, familiaren eta taldearen babes sozial, ekonomiko eta juridikoaren alde aipatzen diren printzipioen arau bidezko garapena hobetzeko, araudi aplikagarria bizi dugun une historikoko errealitate sozialera egokituta.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ItsasoLarrieta
    2020.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @HezkEH: Eusko Jaurlaritzak #trans pertsonei beren genero-nortasunaren araberako dokumentazioa arautu du https://t.co/f4k82k6C9Z #hezkeh

  • @HezkEH
    2020.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak #trans pertsonei beren genero-nortasunaren araberako dokumentazioa arautu du https://t.co/f4k82k6C9Z #hezkeh

  • @ZureEsku
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Berri ona!
    Buena noticia!
    https://t.co/r29YYzsjeB https://t.co/8SyISxwD73

  • @OrekaSexologia
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Retweeted VG_berdintasuna (@VG_berdintasuna):

    El Gobierno regula la doc. que permitirá a las personas trans ser... https://t.co/Yv0oHcGJlR

  • @OrekaSexologia
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Retweeted VG_berdintasuna (@VG_berdintasuna):

    Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera... https://t.co/WYvVom7F0k

  • @OrekaSexologia
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: El Gobierno regula la doc. que permitirá a las personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género https…

  • @OrekaSexologia
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea ahalbidetuko dien dokumen. arautu du h…

  • @Sidalava
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea ahalbidetuko dien dokumen. arautu du h…

  • @Sidalava
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: El Gobierno regula la doc. que permitirá a las personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género https…

  • @ruizbobes
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: El Gobierno regula la doc. que permitirá a las personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género https…

  • @ruizbobes
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @VG_berdintasuna: Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea ahalbidetuko dien dokumen. arautu du h…

  • @VG_berdintasuna
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak trans pertsonei beren genero-nortasunaren arabera tratatuak izatea ahalbidetuko dien dokumen. arautu du https://t.co/IxbKM0M1XF

  • @VG_berdintasuna
    2016.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno regula la doc. que permitirá a las personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género https://t.co/beXwMgFWoM

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos regulado la documentación que permitirá a personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    Hemos regulado la documentación que permitirá a personas trans ser tratadas de acuerdo con su identidad de género ➡ https://t.co/LxcCKgreL1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Sarai Montes eta Ares Piñeiro, Berdindu!-ko kideak