Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak onartu berri du Euskadiko hiru erakunde mailetako enplegu sistema publikoaren araubidea eta funtzionamendua eguneratzeko Lege Proiektua

2015.eko abenduak 22
  • Etorkizuneko lege horretan guztiz eguneratuko da duela 25 urte indarrean den funtzio publikoaren gaineko araudia, eta lan-formula berritzaileak sartzeko aukera emango du gaur egun udal, aldundi edo Eusko Jaurlaritzan diharduten 110.000 langileentzat
  • Gobernu Kontseiluak 461 milioi euro DBE eta EPO beharrei erantzuteko gastua baimendu du

Gobernu-kontseiluak Euskal Enplegu Publikoari buruzko Lege-proiektua onartu du gaur, enplegu publikoaren sistema eguneratzeko; izan ere, duela 25 urte araututako sistema bat da, 1989etik hona indarrean egon den Funtzio Publikoko legearen bitartez. Uneotan euskal administrazio publikoentzat lan egiten duten 110.00 lagunei eragiten die egitasmoak. Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, proiektu honen berritasun nagusietako bat da Euskadiko araudi batek lehen aldiz emango diela aukera Euskadiko administrazio publikoei «enplegua egonkortzeko prozesu bereziak» abiarazteko eta, hala, «egiturazko izaerako aldi baterako enplegua» egonkortzeko, hau da: bitarteko langileena, aldi baterako lan-kontratua dutenena eta sententziaz finkoa ez den mugagabeko lan-kontratua dutenena.

Helburua herri-administrazioetako zenbait kategoria profesionaletako bitartekotasun-tasak txikitzea da, bitarteko langileek urteetan lortutako ezagutzak eta abileziak galdu gabe, hau da, administrazioa kapitalgabetu gabe. Hala, adibidez enplegu-eskaintza publikoak egiten dituzten Euskadiko erakundeek aukera izango dute lehiaketa-oposaketara aterako den lanpostuan urte luzez diharduten pertsonen esperientzia balioesteko.

Eusko Jaurlaritzak uste du giza baliabideak direla euskal herri-administrazioen aktibo nagusia; hori dela eta, lehen aldiz zabaldu die langile publiko guztiei karrera profesionala egiteko aukera.

Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua aurrerapen bat da lana, bizitza pertsonala eta familia-bizitza uztartzeko bidean: langile publikoek 20 asteko amatasun-baimena izango dute, gutxienez, adopzio eta harrera kasuetan barne (orain 18 aste dira); 32 eguneko aitatasun-baimena (orain 28 egunekoa da), eta 8 ordu urtean lehen mailako familiako kideei edo familiaren etxean bizi direnei kontsultetara, tratamenduetara edo mediku-azterketetara laguntzeko (orain arte ez zegoen halakorik).

CURRICULUM DEKRETUAK

Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen duten Dekretuak onartzea adostu du gaurko bileran. Heziberri 2020 Planak bigarren proiektu gisa jasotzen du Dekretu hauek onartzea. Heziberri 2020 Euskal Hezkuntza Sistema sendotzeko plana da, hezkuntza alorreko eskumenen bilakaera hoberenaren bidez, beti ere Euskal Hezkuntza Sistemak hogeita hamar urte baino gehiagoan pilatu duen esperientzia aintzat hartuta.

Dekretu hauen alderdik berritzaileenetako bat honako hau da: lehen aldiz, ikaslearen irteera-profila ezarri dela. Irteera perfil hau baliagarria da, hain zuzen ere, Euskal Hezkuntza Sistemaren erronkei aurre egin eta lan ildo estrategikoak zehazterakoan.

Ikasleen irteera-profilak, era berean, irakasleen profila definitu ahal izatea ere ahalbidetu du, hezkuntza ahalik eta onena eskaintzeko helburuarekin, kalitatezko irakaskuntzaren bidez. Dekretuok, gainera, irakasleei hastapeneko eta etengabeko prestakuntza egokia ekaini nahi die, kalitatezko garapen profesionala izan dezaten.

416 MILIOI EURO DBE ETA EPO BEHARREI ERANTZUTEKO

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñaren proposamenez, gobernu-kontseiluak 461 milioi euroko gastua baimendu du 2016an Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien beharrei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak bi gastu-espedienteen onarpena aurreratzea erabaki du (378.498.196 euro DBErako eta 82.501.804 euro EPOrako), 2016ko urtarriletik bi prestazioak finantzatzeko baliabideak eduki ahal izateko, biak hilero ordaintzen baitira.

Gainera, Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbideren bi laguntza-deialdi baimendu ditu gaur. Guztira, 4,5 milioi euroko baino gehiagoko zenbatekoa izango dute, eta atzerrian lan-zentroak dituzten Euskadiko enpresek pertsonak kontratatzea izango dute helburu. 

HAUTESKUNDEEI BURUZKO BALORAZIOA

Kazetariek galdetuta, igandeko hauteskunde orokorren emaitzak ere baloratu ditu Erkorekak. Bere aburuz, emaitzok erakusten dutenez, «euskal gizarteak Eusko Jaurlaritza eusten duen alderdia bermatu du». Gogoratu duenez, alderdi politikoek hautatu behar dute orain zein izango den Espainiako Gobernuko presidentea. Nolanahi ere, zeinek gobernatuko duen gorabehera, benetan garrantzitsuena da nola gobernatuko den eta euskal agenda aintzat hartzea, oso alderdi garrantzitsuak barneratzen baititu; besteak beste: susperraldi ekonomikoa, bakea eta bizikidetza eta Euskadiren autogobernua.

Gainera, Kataluniari helduta, Junts Pel Si eta Cup alderdien arteko akordioa berresten bada, Erkorekak legegintzaldi «emankorra» hastea nahi du, kataluniarrek eskatutakoari erantzuteko.

Gai-zerrenda (2015/12/22)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015/12/22)

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @domingocanal
    2015.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado ➡ Proyecto de Ley que actualizará el régimen y funcionamiento del sistema público de empleo➡ https://t.c

  • 2015.eko abenduak 23

    Una muy buena decisión la nueva Ley de empleo Publico Vasco, no me cabe ninguna duda que mejorara el rendimiento de las Administraciones Vascas, sin embargo no solo se debería enfocar la estabilidad laboral de los interinos, laborales ..., si no que también debería ser mas explicita y generosa con todos los Funcionarios de Carrera que no pueden acceder a otros puestos de trabajo dentro de la propia Administración aun teniendo la titulación y otros requisitos para ello, como son los grupos E y D. Por eso se debería facilitar bien por años de antigüedad, bien por procesos restringidos de cambiar de grupo profesional.
    Repito la nueva Ley de Empleo Publico Vasca tendrá efectos positivos en el trato con la ciudadanía. Un acierto

  • @asantamariajor1
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Acuerdo destacado ➡ Proyecto de Ley que actualizará el régimen y funcionamiento del sistema público de empleo➡ https://t.co

  • @IratxePikaza
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    Proyecto de ley de empleo público vasco https://t.co/AMZPfQdpQp

  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley que actualizará el régimen y funcionamiento del... https://t.co/eUAMvI4Ria

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado ➡ Proyecto de Ley que actualizará el régimen y funcionamiento del sistema público de empleo➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ Proyecto de Ley que actualizará el régimen y funcionamiento del sistema público de empleo➡ https://t.co/3kjcKbvKTI

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)