Berriak Herrizaingoa
Eu

Udako operazioan behera egin du istripuen eta zaurituen kopuruak

2010.eko irailak 02

Bost pertsona hil dira EAEko errepideetan uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte

2009an eta 2010ean, urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra izan diren istripu kopuruen datuak alderatuta, %17 murriztu direla ikus daiteke.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Amparo Lopez Trafiko zuzendariak 2010eko Udako Operazioaren balantzea aurkeztu dute gaur. 2010eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, EAEko errepideetan bost pertsona hil dira eta 53 larri zauritu. Iazko epe berarekin alderatuta, %39 gutxitu dira zauritu larriak, %29 zauritu arinak eta %25 biktimak eragin dituzten istripuak. Hiriarteko errepideetan hildakoen kopuruak ez du gorabeherarik izan. Hiri barruko eremuetan, 3 pertsona hil dira uda honetan, iaz baino bi gehiago. 2000.urteko epe berean, 36 pertsona hil ziren eta 189 larri zauritu.

Uztailean eta abuztuan izandako 1.144 istripuak lurraldeka bereizita, Araban 234 izan dira, Bizkaian 384 eta Gipuzkoan 529.

Herrizaingo sailburuaren esanetan, "udan izandako kopuruaren beherakada hau testuinguru zabalago baten baitan ulertu behar da, errepideetako istripuen kopuruak beheranzko joera erakusten baitu etengabe". 2009an eta 2010ean, urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra izan diren istripu kopuruen datuak alderatuta, %17 murriztu direla ikus daiteke.

Ibilgailuen joan-etorriari dagokionez, Udako Operazioa "aurreikusita zegoen moduan joan dela", adierazi du Trafiko zuzendariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, Amparo López