Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gasteizko tranbiak bere zazpigarren urteurrenean 48 milioi bidaia gainditu ditu

2015.eko abenduak 22
  • Oregi Sailburuak ondorengoa azpimarratu du “zerbitzuagatik, kalitateagatik, puntualtasunagatik eta eraginkortasunagatik emandako intermodalitateak Arabako hiriburuak mugikortasun arina eta iraunkorra izaten laguntzen du milaka ibilgailuen erabilera ekidinez” 
  • 2015ean dagoeneko 7 milioi erabiltzaileen muga gainditu da eta urte bukaeran historiako daturik hoberenak itxaroten dira
  • “Tranbia hau Europako eraginkorretariko bat da eta bakarrik ikustea dago egunero milaka Gasteiztarrek ematen dioten erabilera”
  • Autobusen geltoki berria abian jarri zenetik, Euskalherriako Boulevard      geralekuko erabiltzaileen kopurua %94 gehitu da

G 15 12 22

Euskotrenek kudeatutako Gasteizko tranbia zerbitzuak dagoeneko 48 milioi bidaia gainditu ditu bere zazpigarren urtemuga bete baino lehen. Urtemuga hori bihar, asteazkena, abenduaren 23an izango da. Urte honetan jadanik zazpi milioi bidaiari gainditu dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua den Ana Oregik gaur goizean Euskal Herriako boulevardeko nasetan “milaka ibilgailuen erabilera ekidinez Arabako hiriburuak mugikortasun arina eta iraunkorra izaten laguntzeko milaka lagun garraiatzearen orduan zerbitzuaren kalitatea, puntualtasuna eta eraginkortasuna” azpimarratu ditu.

Ana Oregik Antonio Aiz Garraio sailburuordearekin, Almudena Ruiz de Angulo Azpiegituretako zuzendariarekin eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendariarekin batera, Euskal Herria boulevardeko geralekua bisitatu du. Bertan autobusekin dagoen intermodalitatea, garraioko euskal txartelen balioaniztasuna eta zerbitzuaren puntualtasuna egiaztatu du. 

Oregi sailburuak adierazi duenez “erabiltzaileen hazkunde arautua eta jarraitua gertatzen da, noranzko bietan interoperabilitatea hasi egiten da: Tranbiaren eta Autobusen geltokiaren artean eta  BAT, BARIK eta MUGI txartelen erabileran”.

“Egia da tranbia hau Europako eraginkorretariko bat dela eta bakarrik ikustea dago milaka gasteiztarrek egunero ematen dioten erabilera” adierazi du Ana Oregik. “Datorren Hiriguneko mugikortasun iraunkortasunerako gakoak garraio publiko eraginkor batean daude, bestelako garraio moduekin konbinatuz, hala nola, autobusa edo baita bizikleta ere. Gasteizen diseinu on batetik abiatzen gara eta etengabe eguneratu behar dugu”.

Abian jarri zenetik, Euskotreneko tranbien zerbitzuak Arabako hiriburuan 48.051.412 bidaien eskaera lortu du. 2015eko ekitaldi honetan, azaroaren 30era arte pilatutako eskaera, 6.995.547 bidaietan kokatuta dago, horrek esan nahi du 2014ko urtarrila - azaroa aldiarekin konparatuz gero %5,57ko hazkundea egon dela.

Urte honetako datuek Gasteizko tranbien zerbitzuaren historia laburrean mugarri berri baten lorpena aurreratzen dute, izan ere 2009-2014 (653.423 bidaia) urteen artean abenduan erregistratutako bidaien batezbesteko gehikuntzak, eta aurtengo ekitaldian urtarrila – azaroa aldian pilatutako eskaerak, 2015. urtearen bukaeran 7.650.000 bidaia baino gehiago emango luke, 2011. urtean lortutako aurreko errekorra gaindituz (7.425.646 bidaia). 

Zerbitzua gehien erabili diren hilabeteak direla eta, ondorengo hauek azpimarratu behar dira: abendua, hilabeterik onena ondorengo urteetan 2009, 2010 eta 2011 eta urtarrila hurrengo hiru urteetan. Halere, gaur egun arte, 2015ean erabilera gehiengo hilabetea urria izan da 701.607 bidaiekin. Horien guztien artean, errekorra 2013ko urtarrilak dauka, 706.232 bidaiekin.

Geraleku bakoitzeko bidaiari kopuruen arabera, Angulema bidaiari kopuru handiena daukan geralekua da, eta horren ondoren Legebiltzarra, Europa, Antxo Jakituna eta Honduras. Aipatu beharra dago autobusen geltoki berria abian jarri zenetik Euskalherria geralekuak erabiltzaile kopurua gehitu egin duela, horrela 2014. urtearekin konparatuz gero, %94an gehitu da, eta 150.000tik 290.000 bidaiari baino gehiagora igaro da.  

Gasteizko tranbiak horrez gain BAT – BARIK – MUGI txartelak erabiltzeko aukera ematen du, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abian jarritako Interoperabilitate eta bidaia-txartel bakarraren zati bat bezala.

+ INFO / DOCU

Gasteizko tranbia hiriko pasaiaren zati bat da, hirigune barruan sartzeko ekitaldi berebizikoa bezala. Tranbia martxan jartzeak hiriburuko mugikortasuna irauli zuen, hiritarren joan-etorrien ohiturak aldatuz, balantza garraio publikoaren erabilera gehituz eta ingurumena hobetzen lagunduz eta baita Gasteiztarren bizitza kalitatea hobetuz. Tranbien zerbitzuak bere unean Green Capital 2012, Europa Batzordeko saria lortzen lagundu zuen, izan ere Europako Batzordeak emandako sariak hiri komunitarioak saritzen ditu ingurumen arazoak konpontzeko ekimenengatik eta herritarren bizitza kalitatea hobetzen du. 

Tranbiaren unitateek Erdigunetik 7 minutu eta erdiko maiztasunarekin zirkulatzen dute adar bietan (Ibaiondo eta Abetxuko). Lanegunetako jende gehien dagoen orduetan, Euskotrenek 2010. urtetik hona zerbitzu gehigarriak sartzen ditu. Horrez gain, urte guztietan Brusadun Egunean (uztaila) eta Ama Zurietako Jaietan (abuztua) gaueko zerbitzu bereziak eskaintzen ditu. 

TEKNOLOGIA BERRIAK

Tranbiak hasieratik zenbait teknologia berrikuntzak sartu zituen eta horiek hiritar askoren bizitza kalitatearen hobekuntza erraztu zuten. Zerbitzuak bide metrikoko 11 unitate eta %100 pisu baxua dauka. Unitateak erosoak, seguruak eta eskuragarriak dira. Ikusteko arazoak dituzten kolektiboak tranbiara lasaiago sartzen dira kontraste kromatikoari esker eta horrek sartzeko ateak bereizten ditu. Gauza bera gertatzen da oratzeko barrekin eta irekitzeko aginteekin. Ateenganako norabide gailu akustikoa urrutiko kontrolarekin abian jartzen dena eta irteera errazten duena.

Segurtasuna bermatzeko berrikuntzen artean xenon argiekin iluminazio sistema bat sartu zen eta horrek arrisku egoera handi bat ohartarazten du. Era berean, aurrealdeko beheko atalean gailu bat jarri zen ibilgailuaren azpian elementuak sartzea ekiditeko.

Salmenta makina automatikoak eta bidaia-txartelen balioztatze makinek proiektua diseinatzerako unean eskuragarritasunean azken berritasunak sartuta daramate, egokitutako altura bikoitzarekin, eta itsuentzako modua eta ‘T Moduan’ mezuak. ‘T Moduan’ Megafonia eta interfono sistema aurreratu bat, seinale elektrikoa alderdi magnetikoan eraldatzeko gaitasunarekin eta audifonoekin zuzenean elkarri eragiten duena, tranbiaren erabilera errazten du entzuteko ahalmen urria duten pertsonen komunitaterako.

Tailerretako eta kotxetegietako instalazioak, erakutsitako sentsibilitateagatik bereizten dira egokitze energetikoa eta ingurumen integrazio maila handiak bilatzean. Hornikuntza polikarbonatoko argizuloz hornituta dago eta horrek argitasun naturala ematen du eta berogailu sistema bat panel distiratsuen bidez. Estalkia panel eguzki-berogailuen bidez koroatuta dago, ur beroa sortzeko ardura daukana. Garbiketa tunelerako eramaten den ura ere egite horretarako prest dauden ekipoen bidez berriro ere erabiltzen da.

Segurtasuna bermatzeko sartutako bestelako neurrietariko bat gidarien prestakuntza plana izan zen, teknologia berrien erabilera egokituta. Gela teknologiko modernoek gidatzerako funtzio propioak dituzte, simulazio sistema baten bidez eta tranbiaren ibilbide birtualak dituena. Horrez gain, Euskotrenen gidatze ikastaro eraginkorrak garatzen dira ingurumenari errespetua hobetzeko. 

Tranbiara pertsonen sartzea modu eroso eta azkar batean errazteko, hasieratik bidaia titulu desberdinak abian jartzean lan egin zen, ohiko bidaia-txartela baino prezio murriztuago batean. 

Ezaugarri hauek BAT TXARTELAREN eskutik etorri ziren, euskarri teknologikoa baliozko kontaktu gabe tranbiarako zein TUVISAko autobusentzako eta horretarako nahikoa da hurbiltzea bakarrik balioztatze puntura. Hain zuzen ere, BAT txartela abian jartzeak Euskotrenek tranbiak emandako zerbitzuaren kalitateari AENOR ziurtagiri bikoitza lortu zuen arrazoietariko bat izan zen, bidaia-txartelen hondakinen sortzea murrizten baitu.

Abian jarri zenetik, BAT Txartelak, besteak beste, ondorengo berritasunak izan ditu: 4 urteko iraungitze datatik, 7 urtera igaro da; BAT Txartel anonimoak erregistratzeko aukera, saldoa berreskuratu ahal izateko galduz gero; kargatzeko aukera Bizkaiko eta Gipuzkoako Kutxabank kutxazainetan.

BAT Txartelaren  erlazioan azken mugarria 2014ko uztailaren 30ean hasitako prozesua izan da, egun horretan izan baitzen Bilboko Tranbiako salmenta makinek BAT, BARIK eta MUGI txartelek hiru lurralde historikoen garraio txartelen erabilera bereizigabea onartzen hasi zirenak. Gaur egun, dagoeneko gauzatuta dauden etengabeko aurrerapenekin, Euskadiko Bidaia-txartelen proiektu esparruan, Garraio Txartelen artean Interoperabilitate Planean sartuta, Gasteizko tranbian MUGI (Gipuzkoa) eta BARIK (Bizkaia) txartelak erabiltzea posible da.

Garraioko Bidaia-Txartel Bakarraren etengabeko ezarpen prozesuak azaroaren hasiera arte guztira 115.201 bidaia sortu ditu. Euskadin Bidaia-Txartel Bakarraren ezarpenak hiru lurraldeetako hiritarrak batzeko aukera ematen du, garraio publikoa sustatuz egitearen balio gehigarriarekin, eta horrek mugikortasun iraunkor baten ikuspuntutik onurak ekartzen ditu. Bertokoa ez den txartelarekin burututako bidaien %72,13ak Gasteizko Tranbian burutzen da, hori baita atzerritar gehien erabiltzen duen garraiobidea.

Prozesu hori Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko proiektua da, gaur egun Euskotrenekin batera lan egiten duena BAT (Araba), BARIK (Bizkaia) eta MUGI (Gipuzkoa) kontaktu gabeko txartelen interoperabilitatearen ezarpenean ondorengo trenbide zerbitzuetan Bilbo – Donostia – Hendaia eta Amorebieta – Bermeo adarra. Euskotrenek hori abian jartzea 2016ko lehen seihilabetekoan zehar aurreikusten du. Trenbide linea orokor hori interoperabilitate esparruaren barruan funtsezko elementua da, izan ere modu etengabean Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetan zehar ibiltzen baita, ibilbidean zehar banatutako geltokiekin, eta horietako bakoitzean sartu eta irteteko modukoa.

Euskadiko Bidaia-Txartel Bakarraren ezarpena Euskadiko Garraio Agintaritzan (EGA) dagoen helburuetariko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailak sustatuta. BAT Txartelaren konpentsazio zentrotik, Euskotrenek kudeatuta, BAT sisteman Arabako autobusen herri barruko zerbitzua eta taxi foru zerbitzuak sartzeko lan egiten ari da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Jhamu201046
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El tranvía de Vitoria-Gasteiz supera los 48 millones de viajes en su septimo aniversario https://t.co/CIcg1PeYLZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)