Berriak Osasuna
Eu

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak azeleragailu lineal berri bat instalatu du, onkologia-pazientearen tratamendua hobetzeko

2015.eko abenduak 21

-Iñigo Urkullu lehendakaria azeleragailu berria ikusten egon da gaur, eta nabarmendu egin du «jauzi teknologiko» bat dela eta «onura handiak» ekarriko dizkiela aparatu moderno horrek erradioterapia-tratamenduak jasotzen dituzten pazienteei.

-Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko azeleragailu berriak 2.735.000 euroko inbertsio bat egitea ekarri du. Datorren urtean, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak ezaugarri berdinak dituen beste azeleragailu lineal bat izango du baita Donostiako ospitaleak ere 2017. urtean hiru zerbitzuen artean koordinazio eta integrazio hobea lortuko da horrela, pazienteen onerako.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 4 dimentsioko azeleragailu lineal bat instalatu du, onkologia-pazienteen tratamendua hobetzeko. Arlo honetako teknologiarik aurreratuena da. Aparatu berri eta moderno horrek ospitaleak izan zuen lehenengoa ordezkatu du; 3 dira, beraz, orain ere erradioterapia-zerbitzuak minbizia erradiazio ionizatzailen bitartez tratatzeko dituen ekipamenduak. Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, Osasuneko sailburuarekin, Jon Darpónekin, eta Osakidetzako zuzendari nagusiarekin, Jon Etxeberriarekin, bisitatu duen zerbitzuak 1.600 paziente berri baino gehiagori ematen die tratamendua urtero, eta tumore pediatrikoetarako erradioterapiarako erreferentzia-zentroa da Bizkaian, Araban eta Kantabrian.

Azeleragailu lineal berriak hobekuntza berriak dakarzkio onkologia-pazientearen tratamenduari, kasu oso hautatuetan teknika bereziak erabiltzeko gaitasuna baitu. Kasu horietariko gehienak, kokapen ezberdinetako tumoreen kasu edo fase oso goiztiarrak izango dira, tumore-karga baxukoak. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkulluk, adierazi duenez, «Osakidetzaren ekipamendu berri honi esker, tumore goiztiarren eta tumore-karga baxuko kasu horietan, ekipamendu berria alternatiba egokia gerta daiteke kirurgiaren ordez, antzerako emaitzak lortuko baitira, eta horrek onurak ekarriko dizkie, zalantzarik gabe, pertsona askori eta osasunaren emaitzei».

Kanpoko erradioterapiako aparatuen belaunaldi berri horren bitartez, 4D deritzen tratamenduak egin daitezke, eta mugitzen ari diren tumoreak irradiatu daitezke.  Teknologiaren arlo honetako bilakaerari esker, erradiografia batean (2D) marraztutako tratamenduak egitetik, OTA batean, erresonantzia magnetiko batean edo PET/OTA batean marraztutako tratamenduak egitera pasatu da; horrela, irudiok fusionatu, eta zehaztasun handiz marraztu daiteke haietan tumorearen bolumena. Horixe da orain arte osasun-zentroan egiten zena: 3D-ko erradioterapia-tratamenduak deritzenak.

Alabaina, tumorea, mugimenduaren ondorioz, aldatzen den kasuetan –biriketako tumore-noduluarekin gertatzen den bezala, pazientearen arnasarekin batera haren tamaina handitu eta txikitu egiten baita–, eremu handiak erabili behar ziren, nodulua arnas-mugimendu guztietan irradiatu ahal izateko, eta onik zegoen ehunei ere erasaten zitzaien horrela. Azeleragailu honen abantaila nagusia da mugimenduari jarraituta irradiatu daitekeela; 4D-ko tratamenduak direlakoak, alegia. OTA bat egiten da, mugimenduarekin (4D), tumorearen bolumena antzeman eta marraztu ahal izateko, eta mugimenduan ikusi ahal izateko. Horri esker, azeleragailu berriak tumore-kontrol maila altuagoa lortzen du eta tumorean ezarri beharreko dosia handitu dezake, onik den ehunean eragin txikiagoa izanik. Urkullu lehendakariak ildo horretan adierazi duenez, «azeleragailu berriak interbentzio kopurua gutxitzen du, eta pazientearengan toxikotasuna txikitu; pazienteko 25 saioko batezbesteko batetik 15era pasatuko da». Era berean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak seinalatu duenez, «teknologia berrietan osasunaren alde eginiko inbertsio hau legegintzaldi honetan material sanitarioa berritzeko eginiko inbertsio ekonomikorik handiena da: 2.735.000 euro guztira».

Erradioterapia-onkologiako giza taldea lanbide-prestakuntza ezberdineko hainbat profesionalek osatzen dute. Goiz eta arratsaldeko txandatan, 48 profesionalek (medikuak, fisikariak, erizainak eta erradioterapia-teknikariak) 150 paziente artatzen dituzte egunero; 50, azeleragailu bakoitzean. Zehazki, azeleragailu berriarekin batera bi mediku eta bi erizain berri iritsiko dira zerbitzura, urtero 1.600 paziente berriri zerbitzua ematen laguntzeko.

Euskadiko estrategia sanitarioarekin bat

Ekipamendu berria beste pauso bat da euskal osasun-sistema publikoaren kalitatea hobetzeko asmoz Osakidetza eta Osasun Saila gauzatzen ari diren baterako estrategian, pazienteentzako zerbitzua hobetzen baitu, segurtasun klinikoan bereziki eraginez. Gainera, minbizia tratatzeko diziplina anitzeko eredu bat sustatzen du; pazienteari arreta integrala eskaintzera bideraturik dago, eta diagnosi- eta terapia-aukerarik onena eskainiz baliabide asistentzialen koordinazioa erraztu eta pazientearentzako eta senideentzako laguntza psikosoziala kontuan hartzen du.

Ildo horretan, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak antzeko azeleragailu bat izango du hemendik hilabete gutxira. Urrats kualitatibo garrantzitsua izango da hori zerbitzuen koordinazioan, pazienteei eskaintzen zaien arreta hobetzeko, eta orobat zerbitzuon integrazioan, eraginkorragoak izan daitezen eta sistema jasangarriagoa izan dadin.  Donostiako Unibertsitate Ospitaleak ere, 2017. urtean beste azeleragailu bat izango du ere, datorren urteko aurrekontuetan hola  aurreikusia bait dago.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JASANZMERCK
    2015.eko abenduak 24

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncol... https://t.co/lqpGsrRyh2

  • 2015.eko abenduak 22

    Para estar orgullosos de nuestra sanidad

  • 2015.eko abenduak 22

    Muy buena noticia.

  • @DonostiakoOsp
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Osakidetza Hospital Un. Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncológico➡https://t.…

  • @MirenNotario
    2015.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    HOSPITAL UNIVERSITARIO DE CRUCES. La incorporacion de este nuevo aparato de radioterapia ha supuesto la inversion... https://t.co/UB6eLyX8B6

  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Hospital Universitario Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el... https://t.co/eO7ZTmdsc0

  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Universitario Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncol... https://t.co/zSrqtkhcVD

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Osakidetza Hospital Un. Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncológico➡https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 21

    Comentario de Twitter:
    #Osakidetza Hospital Un. Cruces instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncológico➡https://t.co/pn4G7PlPVR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)