Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek datorren astelehenetik, abenduaren 21etik aurrera, lanegunetarako Sondika eta Ola artean tren lotura abian jarriko du

2015.eko abenduak 18

Euskotrenek astelehenean, abenduaren 21ean, Ola eta Sondika artean tren lotura jarriko du. Honek gaur egun Loruritik autobusez eskaintzen den garraio lotura zerbitzua indartuko du.
 
Artxandako tunelaren lanak direla eta, azarotik Loruri/Ciudad Jardin eta Ola artean tren zirkulazioa moztuta dago. Ordutik hona zerbitzua autobusez garraio lotura bitartez eskaintzen ari da. Sondika eta Ola arteko garraio lotura hau indartu egingo da tren lotura berri batekin eta astelehenetik aurrera abian jarriko da. Garraio lotura honek jende gehien dagoen orduetan maiztasuna handiagotu egingo du eta lanegunetan ibiliko da.
 
Zerbitzua egokitzeko helburuarekin, astelehenetik garraio lotura autobusen igarotze ordutegia ere aldatu egiten da, lanegunetan zein asteburuetan.
 
Beste alde batetik, autobus zerbitzua zein tren garraio lotura erabiltzen dutenek Sondikan trenera garraio aldaketa burutu beharko dute Lutxanara edo Lezamara joateko.
 
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko