Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola Sailburuak eta Hondarribiko alkateak Beteranoen moila berria inauguratu dute

2010.eko irailak 03

Moilak 246 ontzirentzako lekua du

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak Hondarribiko Beteranoen moila inauguratu dute gaur. Moilak 246 ontzirentzatko lekua dut.

Obra 5,3 milioi euro kostatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak sustatu eta finantzatu du.

Beteranoen dartsenaren egungo itxura, aireportuko pista Montaña errekaren bokalean eraikitzearen ondorio da. Dartsenak triangelu isoszelearen itxura dauka; alderik luzeena, 160 m ingurukoa, aireportuaren pistaren ertzak ematen dio, eta beste biak, 100 m ingurukoak biak ere, Eskabetxe poligonoaren ertzak eta Beteranoen moilak mugatzen dute, eta eraiki zireneko konfigurazio bera dute.

Beteranoen moila zama-lanetarako erabili ohi zen, eta Eskabetxe moilaren kontserba-fabrikak zeuden. Itsas behera denean, ia dartsena osoa lehortuta geratzen da.

Gaur egun, Hondarribiak arrantza-portu modernoa eta 653 ontzirentzako moduko kirol-portua dauka. Hala ere, eskaria oso handia da, eta aisiarako ontzi txikientzako (10 metro artekoentzako) amarraleku gehiagoren premia zegoela ikusirik, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Beteranoen moila birmoldatu eta antolatzeko obrak sustatzea, eta obra horren ondorioz, pantalan flotatzaileetan beste 246 amarraleku jartzeaz aparte, ingurua ere hirigintza aldetik nabarmen hobetu da.

Obren xehetasunak:

  • Dragaketa-lanak dartsenan eta kanalean
  • Grabitate-kaiak
  • Ezpondak
  • Pantalanak
  • Hirigintza

Kaietako obrak

Kaiak eraikitzeko hormigoizko blokeak erabili dira, 5.50eko kotan inguru urbanizatu bat sortu eta kirol-ontzietara eta zerbitzu-eraikinera heltzeko aukera ematen dutelarik.

Kirol-ontzientzako kaiak bi lerrokadura perpendikular dauzka, 39,75 eta 37,40 m-koak. Zerbitzu-eraikina dagoen kaiak beste bi, 30.55 eta 20 m-koak.

Gainera, ontziak lehorreratzeko arrapala bat eraiki da, 55 m luze eta 7 m zabal dituena, %  10eko aldaparekin, kirol-ontzientzako kaiaren jarraipen moduan.

Arrapalaren lehenengo 30 metroetan, kaietakoen antzeko ezaugarriak dituzten  blokeak erabili dira, arrapalaren kotaren eta dartsenaren kotaren arteko aldeak amarralekuen inguruan eragin ez dezan.

Pantalanak

Lan garrantzitsuena 246 ontzirentzako pantalan flotatzaileak eta horientzako zerbitzuak jartzea izan da, hasieran aurreikusitakoak baino ia 100 gehiago. Pantalanak honela banatu dira:

Luzera

%

6 m

82,1

8 m

12,2

10 m

5,7

 

Pantalan estandarrak 12 m-ko luzera eta 2 m-ko zabalera du; aluminioz eta tropikoko zurez eginda dago, eta polietilenozko sei flotagailu daramatza. Proiektuko neurriak lortu ahal izateko, pantalanen muturrak neurrira egin dira. Sarbideterako pasabideak bermatzeko pantalanak zabalxeagoak dira, 3 eta 4 metro artekoak.

Pantalanak dartsenaren hondoan ainguratzeko 12 m-ko luzera, 508 mm-ko kanpoko diametroa eta 10 mm-ko lodiera duten altzairuzko piloteak iltzatu dira.

Amarralekuen neurrien arabera hiru neurri desberdinetako zaldain flotatzaileak ipini dira:

  • 6,0 m-ko luzerako ontzientzako amarralekuentzat, 4,0 x 0,3 m-koak.
  • 8,0 m-ko luzerako ontzientzako amarralekuentzat, 6,0 x 0,6 m-koak.
  • 10,0 m-ko luzerako ontzientzako amarralekuentzat, 8,0 x 0,8 m-koak.

Gainera, 77 zerbitzu-dorretxo jarri dira, amarralekuak argindarrez eta urez hornitzeko, eta segurtasuneko 14 dorretxo, su-itzalgailu, salbamenduko uztai eta argiztatzeko baliza banarekin.

Pantalanetara heltzeko 15 metroko luzera eta metro bateko zabalera duten pasabideak jarri dira; hiru sarrera daude, bi iparreko aldean, eta bat hegoaldean. Sarrera kontrolatzeko txartel magnetiko bidez irekitzen diren ateak jarri da. Dartsenaren iparreko aldea babesteko neurri gisa, kaiaren ertzean baranda bat jarri da, pantalana kaiari erantsita dagoen parean.

Hirigintza

Urbanizatutako espazioa Eskabetxe inguruan dago; inguru horretan industria lantegiak dira nagusi, baina batzuk aspaldian itxita daude. Urbanizazio-lanekin Beteranoen dartsenaren hego aldean dauden pantalanei eman nahi zaie zerbitzua. Harri-lubetazko ezpondaren eta pabilioien arteko inguruan sare elektrosoldatua daraman hormigoi inprimatua aukeratu da zorurako, ibilgailu astunak igaro behar duten lekurako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko