Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza sailak arduratsu jokatzea eskatzen die irakaskuntza publikoko sindikatuei

2009.eko urriak 13

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakaskuntza publikoko sindikatuak datorren astearterako deituak ditu bilera batera, ondorengo Enplegu Eskaintza Publikoari buruz akordio bat lortu nahian.

Isabel Celaák zuzentzen duen Sailak, sektoreko irakasleria ordezkatzen duen sindikatuekin burutu dituen binakako bileretan datorren urtean garatuko litzatekeen oposaketetarako 430 lanpostuko eskaintza luzatu berria du. Enplegu eskaintza publiko hori Bigarren Hezkuntzako irakasle lanpostuak betetzeko bideratuko litzateke, urtez urte ohizko bilakatzen ari den txandakatze dinamikarekin jarraituz, ihaz Lehen Hezkuntzako lanpostuak eskaini ondoren.

Hezkuntza Sailak, arloko sindikatuei eskaintza publiko hau negoziatzeko borondatea behin eta berriro adierazi badie ere, esparru honetan ditugun behin-behinekotasun indizeak edukirik, %20tik gorakoak, arduratsu jokatzeko eskatzen die kopuru horiek murrizten lagunduz.

Hezkuntza Sailak, aste honetan zehar burutu dituen binakako bileretan sindikatuei azaldu dien eskaintzak Bigarren Hezkuntzarako (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) 430 lanpostu aurreikusten ditu, horietatik 336k bigarren Hizkuntza Eskakizuna dutelarik eta 94k lehenengoa.

Enplegu eskaintza publiko hori 28 espezialitatean garatuko litzateke. Horietatik lanpostu eskaintzarik zabalena Lanerako Prestakuntza eta Orientazio arlokoa da 49 lanposturekin, Biologia eta Geologia 38rekin, Informatiko Sistemak eta Aplikazioak 21ekin, Ingelera, Teknologia eta Sozial Zerbitzuak 20kin. Ondoren, 19 lanposturekin Geografia eta Historia edo Eskuartze Soziekonomikoa topa daitezke lanpostu huts gehien eskaintzen direnen artean.

Lanpostu eskaintza eta espezialitateei dagokionean, enplegu eskaintza publikoaren behin betiko zehaztapena, datorren astearterako, exekutiboaren Lakuako egoitzara arloko sindikatuekin Hezkuntza Sailak deitua duen bileraren ondoren jakin ahal izango da.

 


Vitoria-Gasteizen, 2009ko urriaren 10ean

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan