Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzuak indartuko ditu astelehenean, Donostiako Santo Tomas azoka dela eta

2015.eko abenduak 18

Euskotrenek Irun eta Zumaiatik Donostiara doazen tren zerbitzuak indartu egingo ditu astelehenean, abenduaren 21ean, Donostiako Santo Tomas azoka dela eta.   

Zerbitzu bereziek astelehenetako ohiko tren ordutegia indartuko dute, eta linea hauean izango dute eragina:

Zumaia – Donostia:
Egun osoan zehar zerbitzua eskainiko da 30 minutuz behin Zumaia eta Donostia artean (bi noranzkoetan). Lanegunetako zerbitzu erregularra indartu egingo da noranzko bakoitzean irtengo diren hiru trenekin, Donostiatik Zumaiarantz 9:20an, 10:20an, 11:20an eta 21:20an eta Zumaiatik Donostiara 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean.

Irun – Donostia:
Ohiko zerbitzua indartuko da, 15 minutuz behin tren zerbitzua eskaini ahal izateko Donostia eta Irun artean (bi noranzkoetan).

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko